GARA > Idatzia > Kirolak

Idi-probak

Izetaren eta Lopetegiren idien arteko dema Aian

J.L. | DONOSTIA

Joxemari Izetaren eta Lopetegiren idien arteko apustua izango da gaur gauean, Aiako probalekuan, 22.00etan. Biak dira herritarrak, eta horrek sekulako ikusmina piztu du Aian.

Bertako probetan erabiltzen den harria eta baldintzak izango dira gaur gauean, eta bakoitzak zein itzain eramango dituen ere erabakita dute. Izetaren abereek jabea bera eta Jexuxmari anaia izango dituzte, eta Lopetegirenek, berriz, nagusia bera eta Oliden.

Zaldi-mando probetan, berriz, Ispasterren, kintopekoen probak izango dira. Bart jokatu dute lehen saioa, eta gaur bigarrena izango da 21.00etan. Bertan, Unibasoren, El Puenteren eta La Palmeraren abereak neurtuko dira. Bihar amaituko dira proba horiek 18.00etan, eta azkeneko egunean, Txertudiren, Gondraren, Bilbaoren eta Borjaren abereak neurtuko dira. Ondoren, sariak emango dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo