GARA > Idatzia > Euskal Herria

Errausketaren aurkako protesta Kontxako hondartzan

GARA |

Eguzki talde ekologistak Kontxako hondartzan «Inzineradorarik Ez!» zioen pintada erraldoia egin zuen atzo. Ekintza horrekin, Donostiako Udalak Zubietan egitea onartu berri duen errauskailua gaitzetsi zuten, baita beraien protesta aditzera eman ere.

«Donostiako alkateak eta bertako zinegotziek beren bulegoetatik aldarrikapen hau ikustean, hartu berri duten erabakiaren inguruan hausnartzea espero dugu», adierazi zuten Eguzki taldekoek. Beren ustez, errauskailua Zubietan kokatzeak dakarren larritasuna ez dute aintzat hartu agintariek.

Eguzkiko kideek azaldutakoaren arabera, pintada erraldoiak 800 metro karratuko eremua hartu zuen. Hizkiak arrazteluan laguntzaz hondarrean egin zituzten Eguzkikoek.

Atzoko protestarekin datorren martxoaren 3an egingo duten manifestaldian parte hartzeko gonbita luzatu zuten. Ekitaldia belodromotik abiatuko da, 17.ooetan, eta errauskailuaren inguruko erreferenduma aldarrikatzea izango du xede.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo