GARA > Idatzia > Kultura

«Donostia dantzan" erromeria izango da larunbatean Konstituzio plazan

Korrika 15 dela eta, AEK-k Donostian egun osorako festa antolatu du. Egitarauaren barruan, Bagera Elkartearen laguntzarekin, Erromeria berezia izango da Konstituzio plazan, martxoaren 3an 18.00etatik 19.30ak arte. Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak joko du bertan eta Aitziber Aiesta izango da aurkezle eta animatzaile. Oholtza gainetik edo plaza erditik jendeari zer eta nola egin erakutsiko dio, baita giroa berotzen lagundu ere. Aitziberrekin batera, jende artean dinamizatzaile talde bat ere prest egongo da, Donostiako hainbat taldetako dantzariak, hain zuzen, dantzan egin nahi eta jakin ez dabiltzanei laguntzeko. Tankera guztietako dantzak izango dira: Balsak, kontradantzak, kalejirak, fandangoak, arin-arinak, polkak, muxikoak edo jotak.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo