GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal Curriculuma 2008rako amaitu nahi dute bultzatzaileek

Dagoeneko lau urte igaro dira Udalbiltzak, Sortzen-Ikasbatuaz-ek eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak Euskal Curriculuma osatzeko egitasmoa abian jarri zutenetik. Hasieran zehaztutako ibilbidearen gehiengoa egina dago honezkero, eta azken txanpan sartzear gaudenean, konpromisoa berretsi egin dute hiru eragileek.

Iker IRIARTE |

Berriz ere elkarrekin agertu ziren atzo komunikabideen aurrean Euskal Curriculuma definitzeko egitasmoaren bultzatzaile nagusiak: Udalbiltza, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa eta Sortzen-Ikasbatuaz elkartea. Agerraldia proiektu «ezinbesteko» horrekiko atxikimendua berretsi eta 2003an zehaztutako ibilbidean ematear dauden pausoak ezagutarazteko baliatu zuten, eta bidenabar, Curriculuma 2008ko ekainerako guztiz definitua egotea espero dutela aurreratu zuten.

Udalbiltzako, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko eta Sortzen-Ikasbatuaz-eko lehendakariekin -Loren Arkotxa, Koldo Tellitu eta Juan Carlos Aretxabaleta, hurrenez hurren-, Udalbiltzako Euskal Curriculumaren arduradun Ruben Iglesiasek ere hartu zuen parte agerraldian eta berak irakurri zuen hirurek berriki adosturiko beren konpromisoen berrespena.

Lehenengo eta behin, Euskal Curriculumaren gaineko egitasmoa hiru erakundeok 2003ko urtarrilean izenpetu zutela gogorarazi zuen, eta une horretan eman ziotela baiezkoa helburu hori lortzeko zehaztutako bideari. Bost urratsetan banatu zuten bidea: lehena, lehen une hartan burututakoa, hots, «egitasmoaren oinarri filosofiko eta pedagogikoak adostea». Bigarren pausoa, adituen ekarpenak biltzeari zegokiona, 2004eko ekainean eman zuten amaitutzat «Euskal Curriculuma: kultur ibilbidea. Adituen ekarpena» liburuaren argitalpenarekin.

Testuak azaltzen duenez, orain arte bere osotasunean emandako azken urratsa, hirugarrena, 2005eko martxoan burutu zen proposamen pedagogiko zehatz baten aurkezpenarekin: «Derrigorrezko eskolaldirako euskal curriculuma». Horren ondoren izan zen baina, EAEko hezkuntza publikoko eragile batzuek proiektu horren norabidearen aurkako kritika egin zutenekoa, soilik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako curriculum bateranzko egitasmoari hasiera emanez.

Laugarren urratsa, amaitzear

Gaur egun, laugarren pausoan murgildurik daudela adierazi zuten hiru eragileetako ordezkariek, «hezkuntza erkidegoaren zein oro har herritargoaren ekarpena» biltzeari dagokiona. Bilketa lan horrek bi atal nagusi dituela ere zehaztu zuten, lehena oinarrizkoa eta ikasle guztiek komunak izango dituzten ekarpenei dagokiona, eta bigarrena gai zehatz eta espezifikoei dagokiona. Bigarren hori da hain zuzen, «euskal kulturaren adierazpide propio» direnak biltzearena, ikasturte honetan zehar garatu beharrekoa. Horren ondotik etorriko da, testuan zehaztu zutenez, «eztabaida prozesu parte-hartzailea», eta hori gidatu asmoz, hartu zuten hiru bultzatzaileek, norberak bere arloan, eztabaida «ahalik eta zabalena izan dadin bideak jartzeko konpromisoa»: Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak sare pribatuko ikastetxeetan, Sortzen-Ikasbatuaz-ek sare publikokoetan, eta Udalbiltzak herritarren eta eragileen artean.

Jarraian letorke azken pausoa, ekarpen horiekin guztiekin aberasturiko txostena onestea, eta hori 2007/08 ikasturtean erdiestea espero dutela aurreratu zuten. Beraz, Euskal Curriculuma 2008ko ekainerako guztiz zehazturik egongo delako aurreikuspena agertu zuten.

Hiru erakundeetako ordezkariak pozik agertu ziren bai egindako lanarekin, eta baita proiektuak izan duen harrera onarekin ere. Azken hori, gainera, oso garrantzitsutzat jo zuten aurrerago curriculuma inplantatzeko garaia heltzen denerako.

urrats positiboak

Udalbiltzak, Ikastolen Konfederazioak eta Sortzen-Ikasbatuaz-ek orain artean emandako urrats guztiak «positiboki» baloratu zituzten, eta hori dela-eta, «ametsa apurka-apurka baina etenik gabe» gauzatzen ari dela baieztatu zuten.

Manifestación por el derecho a estudiar en euskara en Iruñerria

Dando continuidad a la campaña de recogida de firmas que el año pasado logró reunir 107.768 adhesiones solicitando un modelo de enseñanza que garantice el derecho de todo ciudadano aprender la lengua nacional, el movimiento Bai Eskolak Euskalduntzeari de Iruñerria ha convocado una manifestación para este viernes.

La movilización, que irá encabezada por el lema «Garaia delako, bai eskolak euskalduuntzeari», partirá a las 18.30 desde la estación de autobuses de la capital navarra.

Los convocantes recordaron que son numerosas y «muy graves» las trabas que desde la Administración se imponen a la expansión del euskara y del modelo D, «el único que garantiza un nivel adecuado de euskara».

Recordaron también las diferentes situaciones que la zonificación ha provocado en la comarca, por lo que hicieron un llamamiennto a toda la ciudadanía a unirse a la marcha, «porque ya es hora». Iker IRIARTE

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo