GARA > Idatzia > Mundua

Iran zorrotzago zigortzeko prest daudela esan du NBEk Parisen

NBEko Segurtasun Kontseiluko kide iraunkorrak erabilera zibileko programa nuklearra alde batera ez uzteagatik Iran zorrotzako zigortzeko prest daudela nabarmendu zuen atzo Parisen Philippe Douste-Blazy Kanpo Aferetako ministro frantsesak. Lehen ministro britainiarrak, Tony Blairrek, berriz, erantzun militarra baino irtenbide diplomatikoa nahiago duela adierazi zuen.

GARA |

«Aukera haundiak daude NBEko Segurtasun Kontseiluko kideok Iranen gaineko bigarren erresoluzio bat modu azkarrean adosteko», nabarmendu zuen atzo Parisen Philippe Douste-Blazy Kanpo Aferetako ministro frantsesak.

Erresoluzio berri horretan Teheranen aurkako zigor ekonomikoak egon daitezkeela gaineratu zuen Douste-Blazyk.

«Gure zuzendari politikoak Londresen bildu ziren atzo [astelehenean] eta aukera asko daude oso azkar denak ados jartzeko. Bai errusiarrak, bai txinatarrak, bai amerikarrak, bai britainiarrak, bai frantsesok ados gaude zigor ekonomikoak dituen bigarren erresoluzio bat onartzeko», adierazi zion ministro frantsesak LCI telebistari.

«Beharrezkoa dugu bigarren erresoluzio hori», jarraitu zuen Douste-Blazyk, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako (IAEA) idazkari nagusi Mohamed el Baradeik joan den astean aurkeztu zuen txostenean Irani NBEaren 1737 erresoluzioa betetzeko «asko falta zaiola» gogoratu zuelarik.

Ebazpen hori 2006ko abenduan onartu zuten eta bertan Iranen aurkako lehen zigor multzo bat proposatzen zen, Teheranek uranioa aberasteko programa eteteko aginduei jaramon egin ez ziolako.

NBEko Segurtasun Kontseiluko bost kide iraunkorrak (Estatu Batuak, Britainia Haundia, Estatu frantsesa, Txina eta Errusia) eta Alemania astelehenean bildu ziren Londresen Iranen aurkako ebazpen bat onartu ahal izateko lanak hasteko.

Bilera horren buru izan zen John Sawers britainiarrak astelehenean ez zela inolako erabakirik hartu adierazi zuen, nahiz eta, bere ustez, «bilkura eraginkorra» izan zen.

EEBBetako Estatu departamenduak, berriz, sei estatuok bihar beste bilera bat izanen dutela telefonoz iragarri zuen eta elementu guztiak ebazpen berrian sartzeko prest daudela aurreratu.

Douste-Blazyri Estatu Batuak Iranen aurka eraso militarra egiteko prest dauden ala ez galdetu ziotenean, «afera hori ez da gaur interesekoa» erantzun zuen. «Orain, zigor ekonomikoak ezartzeko erresoluzio bat onartzeko negoziatzen ari gara», gaineratu zuen ministro frantsesak.

Horrekin batera, Douste-Blazyk ukatu egin zuen aurki Iranera joango denik bitartekari moduan aritzeko, nahiz eta komunikabide zenbaitek hori argitaratu duten azken asteotan.

«Frantziak ez du inoiz Iranera inor bidali bere kabuz negoziatzeko. Gisa horretako afera batean ezin dugu bakarrik edo gure kasa aritu. Gure kideak gauza bera egin dutelakoan nago», adierazi zuen Phillippe Douste-Blazyk.

Britainia Handiko lehen ministro Tony Blairrek ez zuen atzo Estatu Batuek Iranen aurka egin dezaketen eraso militarraren gainean hitz egin nahi izan, baina Teherango Gobernuak uranioa aberasteko programa zibilarekin jarraitzen duenez, «okerreko bidetik» doala nabarmendu zuen.

Dena den, lehen ministro britainiarrarentzat une hauetan Irani zigor ekonomikoak ezartzeko garaia da, ez eraso militarrarena. «Afera honetan irtenbide diplomatikoa nahi du jendeak», gaineratu zuen Blairrek.

Irango presidente Mahmud Ahmadinejadek Errepublika islamiarraren programa nuklearra «galgarik gabeko trena» bezalakoa zela esan izanari buruz galdetu ziotenean, «oso larritzat» jo zituen hitzok Blairrek.

«Oker dabiltza. Hori da nik uste dudana», gaineratu zuen Blairrek. Horrekin batera, lehen ministroak afera hau nola konpondu daitekeen ez dakiela adierazi zuen. «Beraiek bereari eutsi eta beraien programa nuklearrarekin jarraitzen ari dira», esan zuen.

Teherán comenzará a usar la energía nuclear en la industria

El vicepresidente iraní, Parviz Davudi, aseguró ayer que su país comenzará «próximamente» a utilizar la energía nuclear en la industria, tras reiterar que Irán «ya es una de las grandes potencias nucleares del mundo».

Según informó la agencia Irna, Davudi afirmó que su país ha conseguido enriquecer uranio con un porcentaje de entre el 3% y el 5% destinado a la producción de combustible nuclear.

También reafirmó que la República Islámica seguirá adelante con el enriquecimiento de uranio, algo que, según insistió Davudi, «nadie podrá frenar».

Consideró, asimismo, que «los mecanismos y las medidas de los enemigos y de aquellos que se oponen a las actividades nucleares de Irán no darán ningún resultado».

El anterior presidente de Irán, Akbar Hachemi Rafsanyani, que sigue manteniendo una gran influencia en la República Islámica, señaló que «hay que estar alerta ante el tigre herido americano (EEUU)» para evitar una confrontación armada. «Tenemos que esta más vigilantes que nunca. Ellos son un tigre herido y no los debemos menospreciar», añadió Rafsanyani.

«La República Islámica de Irán es el principal obstáculo de Estados Unidos en la región. En todos los sitios a los que van se topan con un muro que, de una manera u otra, está relacionado con Irán», destacó el ex presidente iraní.

«Todo lo que han podido hacer en Irak o Afganistán es eliminar a los enemigos de Irán, a Saddam y a los talibanes, e Irán se ha aprovechado de ello. Esta es la razón por la que han montado en cólera», añadió. GARA

israel

Gai Estrategikoen Israelgo ministro Avigdor Liberman Iranen aurkako zigorrak zorroztearen alde azaldu zen atzo Moskun. «Iran ez badugu gaur gelditzen, arma-lasterketa ero batean eroriko gara».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo