ATHLETIC Zuri-gorriak, jaitsiera postuetan
Puntu gutxiagoren beharra baina antzeko premia
Athletic iazko erreakzioa errepikatzera behartua dago, jaitsierari ihes egiteko orduko hartan baino puntu gutxiago lortzea nahikoa izango lukeen arren
GARA
Bartzelonak bere krisia gainditu zuen igandean, Athleticena areagotuz. Izan ere, talde zuri-gorria jaitsiera postuetara itzuli da Liga txapelketa amaitzeko hamalau jaurdunaldi besterik geratzen ez direnean.
Argi dago erreakzioa beharrezkoa dela. Are gehiago, lehenbainlehen iritsi beharko du eta, aurrekoetan gertatu ez bezela, bolada ona hasi eta mantendu egin beharko dute bilbotarrek oraingoan, puntu asko lortu beharko baituzte oraindik salbazioa ziurtatzeko.
Hurrengo hilabetea, dudarik gabe, oso garrantzitsua izango da zuri-gorrientzat. Topikoa indar osoz aplika daiteke datozen asteotan, lau etsai zuzenen aurka -Nastic, Celta, Osasuna eta Racing- jarraian arituko baita Athletic, puntuen balioa bikoiztuz. Partida horiek irabaziz gero, helburua askoz gertuago egongo da. Igandean garaipena lortzen badu jaitsiera postuetatik irtengo da, Levantek eta Mallorcak elkaren aurka jokatuko baitute. Beraz, matematikak eta aurrekariak ez dabiltza oker.
Azken finean, zuri-gorriek iaz izandako erreakzioa errepikatu beharra dute, baina salbazioa eskuratzeko ez dute beharrezkoa izango iazkoa bezain bolada ona osatzea.
Memoria historikoa
Paradoxikoki, 2005/06 denboraldiko 24. jaurdunaldian Athletic beherapen postuetatik kanpo zegoen. 15. zen sailkapenean eta, egun gertatzen den bezela, etsai asko zeuden borroka berean murgilduta, 13. zen Realaren eta azkenaurreko postuan zegoen Betisen artean hiru puntutako aldea besterik ez baitzegoen. Egungo egoera bilbotarrentzako latzagoa dela dirudi, talde gutxiago baitaude -azken biak, Real eta Nastic, oso atzeratuta daude- puntu eremu handiagotxo batean: iaz zazpi talde zeuden hiru puntuko tartean eta aurten, berriz, sei talde bost puntutakoan -Osasuna 13. da, 30 punturekin, eta Athletic 18., 25 punturekin-.
Baina kasu honetan, azkenengo bi postuak adjudikatuta daudela dirudi eta, beraz, beherako txartel bakarra geratuko litzateke jokoan. Athleticek, gainera, iaz baino hiru puntu gehiago dauzka. Bistan denez, egoera berbera da etsaientzat, oro har hiruzpalau puntutako aldea baitago iazko eta aurtengo azken sailkatuen artean. Baina aurreko urteetan gertatuakoari begiratuta, argi eta garbi dago Liga amaieran jaitiseraren muga finkatzen duten puntuak askoz erregularragoak direla. Aldiz, azken hamar denboraldietan 24. jaurdunaldian 17. sailkatuaren puntuen arkua zabalagoa izan da, 22 eta 28 puntu artekoa. Liga amaieran, ordea, iraupena ziurtatzen duen puntu kopurua antzerakoa da urtez urte: 41 inguru.
Gauzak horrela, Athleticentzat nahikoa izan daiteke 16 puntu gehiago eskuratzea hemendik ekainera arte. Iaz, 23 eskuratu zituen azken hamalau jaurdunaldi horietan, denboraldiko boladarik onena biribilduz. Bilbotarrek, beraz, eta gehiegizko konfiantza izateko aukerarik ez eduki arren, ez dute iazkoa errepikatzeko beharrik.
Erabakiorrak
Batez ere hurrengo lau asteotan ongi aritzen badira. Etsai zuzenen aurkako norgehiagoka horiek erabakiorrak izan daitezke Athleticentzat, behar dituen 16 puntutatik 12 eskuratzeko aukera eskainiko baitiote, aldi berean arerioek aukera hori galtzen duten bitartean.
Erreakzioaren hasiera, beraz, ezin dute inolaz ere atzeratu bilbotarrek.
Igor Gabilondo tendrá el domingo la oportunidad de alcanzar los 150 partidos en Primera.
El de Añorga debutó en la categoría en la temporada 00/02, a los 21 años y de la mano de la Real, en la que militó durante seis campañas, disputando 129 partidos en Primera.
El pasado verano fichó por el Athletic, con el que ha participado en veinte de los 24 partidos de Liga.