GARA > Idatzia > Kirolak

VALENTZIAKO ITZULIA Aurreneko etapa

Petacchik indarrak galdu zituen eta Bennati nagusitu zen helmugan

GARA | BILBO

Atzo italiar batek altxatu zituen besoak Valentziako Itzuliaren lehendabiziko saioan, baina ez ziren Petacchirenak izan, Bennatirenak baizik. Ezustea gertatu zen helmugan, Lamprekoak Milramekoa argi menderatu zuen, azken horrek zulaketa izan ondoren azken kilometroetan.

Tropelak hiru iheslari, Palomares (Fuerteventura), Voeckler (Bouyges) eta Sella (Panaria) harrapatu zituen helmugatik zazpi kilometrora eta Petacchik -Algarven hiru etapa erdietsi zituen- dena zuen alde irabazteko; aurreko gurpila zulatu zitzaion, ordea. Nolanahi ere, multzoa harrapatu zuen, baina indarrak galdu zituen saiakeran eta Zabel taldekideak bidea zabaldu zuen arren, Bennati aise gailendu zen.

Cunegoren taldeko esprinterrak bigarren garaipena poltsikoratu zuen eta liderra da orain. Hain zuzen, honako postuak lortu ditu: garaipena Mediterraneoko 2. etapan, bigarrena itzuli horretako hiru etapatan, hirugarrena Etruscos Sarian eta laugarrena Laigueglia Txapelketan.

Kaliforniako Tourrean, Discovery taldeko Leipheimer estatubatuarrak itzulia eskuratu zuen, Voitg (CSC) eta McCartney (Discovery) menderatuta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo