GARA > Idatzia > Pelota

Bulegoak

Barriolak Aspen jarraituko du urte bakarrerako sinatuz

Gaur amaitzen zitzaion kontratua berritu zuen atzo eskuko arazoen beldurrak baldintzatuta

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Abel Barriolak urtebeterako berritu du bere kontratua Asperekin. Leitzakoari gaur bertan amaitzen zitzaion Eibarko enpresarekin zuen kontratua eta negoziaketa gogor eta luze baten ondoren bi aldeak ados jarri dira urte bakarrerako lotura sinatzerako garaian.

«Nik badakit kontratu hobea lortzeko gaitasuna badudala, baina maila hori kantxan erakutsi behar da eta horretarako urte bat daukat. Bizitzako une batzuetan ausarta izan beharra dago eta orain une horietako batean nagoela uste dut. Edonola ere, pozik egon beharra daukat, akordio bat ixteak bi aldeak adostasun batera iritsi direla esan nahi baitu», esan du Leitzakoak Asperen webgunean.

Argi dago Aspek azkenaldian sinatu dituen kontratuekin alderatuta ezberdintasun nabarmen bat dagoela Barriolaren kasuan. Irujok 13 urterako sinatu zuen eibartarrekin eta Laskurainek, berriz, lau urterako. Baina Barriolak azken urteetan eskuetan izan dituen arazo larriek bizkarra zaintzera behartu dute enpresa, normala den moduan.

Aspek Ander Letamendiari txosten berezi bat eskatu zion orain dela hilabete inguru atzelariaren eskuin eskuaren egoera zehatz-mehatz ezagutzeko. Lau eta Erdiko Txapelketa bikaina egin arren, enpresa beldur da leitzarraren lesioa berrituko ez ote den eta, badaezpada, urtebeteko tartea hartuko du Barriolari benetan mereziko lukeen kontratua egin baino lehen.

Kontuan izan behar da Barriolak azkenaldian partidak ongi neurtuta jokatzen dituela. Azken hilabetean hiru bakarrik jokatu ditu -nahiz eta azken biak erraz irabazi Tolosa eta Bergaran- eta Binakako Txapelketatik ere kanpoan utzi zuten.

Baina kontratua berritzeko erabakiarekin indarra hartzen hasiak ziren zenbait zurrumurru isilarazi ditu Abelek. Euskobasquerekin harremanak izan dituela aipatu da zenbait mediotan -berak ukatu egin du- eta Salvador Bergara Asegarceko kirol arduradun nagusi izateak ere Barriola Asegarcera joateko aukerak zabaltzen zituela aipatu izan da azken egunotan.

Barriolak Asegarcerekin egin zuen debuta 98ko otsailean, baina 2003ko urtarrilean Asperekin fitxatu zuen eta bertan jokatuko du 2008ra arte behintzat.

El escalador Patxi Usobiaga recibió ayer el Premio Euskadi al Mejor Deportista de 2006, en el transcurso de un acto en el que también se entregaron el resto de los galardones que otorga Lakua. Recibieron sus premios Josune Bereziartu, Roberto Laiseka, Laurentzi Gana, Hondarribia Arraun, Gipuzkoa Basket, Fonorte y ZKE.

Larrea-Zubizarreta 35 / Urriza-Astibia 29; Altuna I-Agirrezabala 40 / Bitoria-Etxabe 26; Iribarren-Badiola 38 / Sarasua-Ion 40; Etxeberria IV-Urko 30 / Zalakain-Gaztelu 24.

Hirugarrena

Abel Barriolarena Aspek denbora gutxian berritu duen hirugarren kontratu garrantzitsua da, Irujo eta Laskurainekin batera, haiek ordea, 13 eta 4 urterako sinatu dute hurrenez hurren

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo