GARA > Idatzia > Gutunak

Iban Asenjo EHUko irakaslea

«Kalaka" eta euskal irakaskuntza sistema

Aurreko ostegunean, ETB 1eko «Kalaka» programan gure irakaskuntza sistemaren inguruko eztabaida ikusi ahal izan genuen. Ez naiz sartuko gonbidatuen inguruan hautatutako irizpideetan, nola den posible Partaide/ Ikastoletako kide bat agertu eta irakaskuntza publikoa kudeatzen duen Hezkuntzako Saileko inongo arduradunik ez agertzea; irakaskuntzan diharduen sindikatu bateko kidea agertu eta beste guztiak alboratzea; ISEIk kaleratuko proba baten inguruan aritzea eta erakunde horretako inor ez gonbidatzea. Gauza horiek guztiak asko esaten dute Andoni Ortuzarrek funtziotan -noiz arte?- zuzentzen duen gure telebista publikoaz. Baina beste baterako utziko ditugu bere garaian PNVk eta PSEk adostu zuten EiTBko zuzendaritza horren gorabeherak.

Honetan, berriz, «Kalaka»ko aurkezlea txalotu nahi nuke, izan ere, gai izan zen euskara eta euskal kultura defendatzen ibili diren/garen asko eta asko, elkar irainka jartzeko. Batzuk ikastolen mugimenduaren bidez, beste batzuk euskal eskola publikoaren bidez, euskara eta euskal kultura defendatzen baino ez dira ibili urte askotan. Sinergia horiek guztiak erabili beharrean, badirudi batzuen asmoa elkar joka jartzea baino ez dela.

Salatu beharrean euskalduntze prozesuan zein gutxi egin duten sare pribatuko ikastetxe askok edota A ereduan gertatzen ari den «getizazioa», edota euskalduntzea ez dagokiola soilik eskolari, «Kalaka»ko aurkezlearen asmoa euskal irakaskuntzan ari- tzen diren euskaltzaleak aurrez aurre jartzea zela zirudien. Zorionak Xabier, euskararen etsaiek ez zuketen hobeto egingo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo