GARA > Idatzia > Kirolak

TXIRRINDULARITZA Emakumeak

Tropel euskalduna sendotu egin da

Eneritz Iturriaga eta Bizkaia-Panda-Durango nazioartean lehiatuko dira eta beste bost talde arituko dira dira Euskal Herrian

Unai IRARAGORRI | BILBO

Emakumeen tropel euskalduna berpiztu egin da aurten. Guztira sei talde izango dira, hiru Bizkaian, bi Gipuzkoan eta bat Nafarroan. Nazioartean, Bizkaia-Panda-Durango taldeko zortzi neskak lehiatuko dira eta Eneritz Iturriagak elastiko italiarra jantziko du beste behin ere.

Hotel Modus Vivendi, Debabarrena, FC Tolosa, Iruña Construccion eta Fonorte taldeek 64 emakume biltzen dituzte, horietatik 51 euskaldunak, eta Euskal Herri eta Espania mailan lehiatuko dira.

Iturriaga Italiako Menkini taldean izango da aurten, Luperini lagunaren alboan. Ezbairik gabe, multzo indartsua da, Luperini bera, Gilmore eta Gollan australiarrak, Oki japonniarra eta Rasmussen danimarkarra taldekide izango baititu. Xede nagusia du abadiñarrak: Mundialean aurreneko hamarretan sailkatuta erlojupekoan, Pekineko Jokoetan zuzeneko lekua eskuratzeko.

Bizkaia-Panda-Durango goiko mailan arituko da, Duranguesa Elkartearen eskutik. Zortzi txirrindularik urrats bat emateko aukera dute, hainbat urte Joane Somarribaren itzalean eman ondoren. Hain zuzen, bizkaitarra aholkulari lanetan arituko da beraiekin. Aurten Alcalde nafarra ez dago, eta Murillo izan daiteke talde buru. Bigarren multzoa ere badu Duranguesak, Fonorte, harrobia zaintzeko.

Ugeragaren apustua

Sopelan, Ugeraga Txirrindulari Elkarteak taldea sendotu du. Izan ere, Castelloneko multzoa hartu du. Batez ere, juniorretan dute maila eta Zorrillak sekulako dohainak erakutsi ditu orain arte. Espaniako Kopa, Euskadiko Txapelketa eta Espaniako Txapelketa dira helburuak.

Gipuzkoan, Juanjo Sebastianek multzo zabala izango du Debabarrenan eta herriko hainbat neskek aukera dute lehiatzeko. Lasa Debabarrena eta Bizkaia taldeko zerrendetan agertzen da, lizentzia gipuzkoarrekin du baina nazioartean bizkaitarrekin lehiatuko da. Izan ere, bi taldeek hitzarmena dute elkarri txirrindulariak uzteko.

Bestetik, Tolosak 13 neska izango ditu. Pagola pistan eta Usabiaga juniorra dira izen nabarmenenak.

Nafarroak Iruña Construcciones taldea du. Pistan lehiatzen dira gehien bat, eta ospea lortu dute Anoetan eta Tafallan.

Azkenik, hainbat elkartek eta taldek ere badituzte neskak multzoetan, eta batzuek talderik gabe lehiatzea nahiago dute.

Iturriaga se habitúa a la celiaca y quiere correr en Pekín

Eneritz Iturriaga no pudo dar lo mejor de sí misma en 2006, enferma, y por fin ha dado con el origen de su debilidad: celiaca, alergia al gumen (trigo). Esta temporada ha empezado a practicar pista y disputará el fin de semana los Campeonatos de España. Su objetivo es la carretera. El 11 de marzo debutará en Italia y en marzo y abril disputará las clásicas para volver a Euskal Herria a disputar la Bira. «Como siempre», espera que su mejor momento llegue a partir de junio. Ahora trata de habituarse a su nueva alimentación. «Voy despacio», dice la abadiñarra. Su cuerpo se lo pide. U.I.

La Iurreta-Emakumeen Bira, con cinco etapas

La Iurreta-Emakumeen Bira llega con novedades. En su 20º aniversario, será una edición con cinco etapas: Iurreta-Goiuria (1ª), Elorrio-Elorrio (2ª), Eibar-Eibar (3ª), Urduña-Urduña (4ªA) y Urduña-Bilbo (4ªB) y Bilbo-Iurreta (5ª). Un día antes, se disputará la Durango Emakumeen Saria.

El Euskaldun tendrá siete puntuables

Los equipos vascos se centrarán en el Torneo Euskaldun y la Copa de España. Balmaseda, Agurain, Zizurkil, Lizarra, Arribe, Tafalla y Sopela acogerán puntuables del Euskaldun, pero el calendario no será oficial hasta que sea aprobado por la Asamblea de la Federación Vasca.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo