GARA > Idatzia > Kultura

Zuzendari eta aktore protagonistek «Eutsi!" filma aurkeztuko dute EHUn

Bizkaiko Campuseko kultur gestioak eta Gizarte Komunikazio Zientzien Fakultateak antolatutako ekimen batean «Eutsi!» pelikula aurkeztuko dute gaur Leioan. Hitzaldian Alberto Gorritiberea zuzendaria eta Anjel Alkain eta Asier Hormaza aktore protagonistak egongo dira eta filmaren irudiak erakutsiko dituzte. Alberto Gorritiberearen lehenengo film luze hau martxoaren 9an estreinatuko da, euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin. «Eutsi!» komedia dramatikoak Kepa eta Martinen istorioa kontatzen du. Haurtzaroko lagunak dira eta txirrindularitza oso gustoko dute. 30 urtetik gora dute jada eta lanean egoera zaila dute, bi urte baitaramatzate greban. Frantziako Tourrean protesta ekintza batek lagunduko die egoera horri aurre egiten. Neskaren presentziak mota guztietako sentimendu kontrajarriak sortuko dizkie. Filmaren protagonistak, aipatutako Asier Hormaza eta Anjel Alkain, eta Oihana Maritorena eta Nagore Aranburu dira. Gidoia Unai Iturriaga bertsolariak idatzi du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo