Donostiaraino heldu da bizkaitar rock uholdea
Adin eta mota guztietako zaleengan sekulako oihartzun eta entzutea lortu du Fito Cabrales artista bilbotarrak. 1998an egin zuen bakarlari debuta «A Puerta Cerrada» lanarekin eta laugarrena du iazko «Por la Boca Vive el Pez» laudoriotua, zuzenekoaren ostean argitaratua. Bide bera egin nahian dabiltza disko etxekide dituzten Zodiacs getxotarrak. Iaz, Dro Atlanticekin disko homonimoa plazaratu zuen egun Madrilen bizi den taldeak. Inguruko hiri guztietan sarrerak agortu ondoren, Anoetako belodromoa epelduko dute bihar, 20.00etan hasiko den jaialdian, 22 eurotan.