Izotzetik datoz Lordi mamutzarrak, mozorro eta guzti
Inauteriak ez dira bukatu antza, Lordi talde finlandiarra ikusita. Kiss edo Slipnot ikur, antzerkirako joera duen hard rock taldeak Eurovision txapelketa irabazi zuen iaz «Hard Rock Hallelujah» kantarekin, zaleen harridurarako. 1991n osatutako banda bost partaidek osatzen dute. Buruan, Mr. Lordi abeslaria eta bere ostean, Amen gitarra-jotzailea, OX baxu-jotzailea, Awa teklatu-jotzailea eta Kita bateria-jotzailea, bistan denez bakoitza bere papera antzeztuz. Batzuen aburuz, talde satanikoa denak bilduma bat eta hiru lan plazaratu ditu, azkena iazko «The Arockalypse». Bihar Bergarako Jam aretoan izango dira, iluntzeko 21.00etan eta 22/23 euroren truke.