GARA > Idatzia > Kultura

Faveletako garrasi lizuna

Egun hauetan, inauteriak zirela eta, Brasil protagonista izan da komunikabideetan. Milaka lagun sanba eta batukada erritmoekin txoratzen. Dena den, ez pentsa brasildarrek soilik inauterietan dantza egiten dutenik. Gure artean apenas ezagutzen den arren, Brasilen izugarrizko indarra du Favela funk mugimenduak. 70eko hamarkadan, Brasilgo hiri handietako gazte txiroak dantzaleku pribatuetara joateko ezintasunaren aurrean asmatu zituzten kaleko dantzak dira. Jamaikarren sound systemenen antzera, «etxean egindako» soinu kateak kalera atera eta disko jartzaile eta Mc edo animatzailearen laguntzaz antolatutako festak dira.

Brasilgo favela edo auzo txiro handienetan, droga saltzaileen babespean, milaka gazte mugitzen dira kaleko dantzaleku hauen erritmoan. Musikalki, baliabide gutxirekin egindako erritmo hautsiak dira nagusi; funk, elektro, rap edo ragga musiken eragina dute eta jakina, brasildarren estilora moldatuta daude -ahots eta perkusio ugarirekin-. Dj Marlboro festa hauetako izar handia da. 1989an Brasilgo disko jartzaileen txapelketa irabazi zuenetik, etengabe ari da festak animatzen. FM O Dia irratian «Big Mix» izeneko saio arrakastatsua gidatzen du eta izen bereko musika aldizkariaren zuzendari da. Aldizkari honekin batera, eta bere disko etxean grabaturik (Link Records), egungo funk brasildarraren izen arrakastatsuenen kantak biltzen ditu nahastuta. Faveletako garrasi lizuna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo