Korrika-ri eta AEKri sostengua adierazi diete Milakabilakako ordezkariek
Kepa PETRALANDA |
AEK eta Korrika 15eko arduradunek Milakabilaka egitasmoko ordezkarien sostengua jaso zuten atzo Bilboko Txakur kaleko egoitzan egindako bileran.
Korrika 15eko arduradun Edurne Brouardek zinez eskertu zuen «Milakabilaka ekimenak Korrikarekin bat egitea» eta euskara bultzateko lanean jarduten direnei eskerrak emateaz gain, «gu ere konponbidearen alde gaudela eta konponbidearen alde egiten diren ekimenetan parte hartzeko prest gaudela» gaineratu zuen.
Milakabilaka-ko Txutxi Ariznabarretak, aldiz, «gure ariketa martxan jartzen ibili garenean, sarritan hartu dugu erreferentzia edo eredu moduan Korrika-ren kontua» esan zuen. «Korrika ere herritarren parte-hartze ariketa moduan hasi zen, euskara eta euskalduntzearen alde, eta benetan parte-hartzailea bihurtu da. Gainera, herri honetako kultura munduan, hor dagoen elementu bat ere bada Korrika; euskalzale guztiona da Korrika».
Euskararen aldeko lasterketa laster hasiko den honetan, «Milakabilaka-tik bat egiten dugu Korrikarekin eta guk ere gure lanean, herriz herri eta alorrez alor, bat egingo dugu Korrikarekin eta Korrika bultzatzearekin.