GARA > Idatzia > Kirolak

TXIRRINDULARITZA Valentziako Itzulia

Petacchik garaipena lortu zuen bigarrenean

GARA | CALPE

Petacchik (Malrim) bezperako arantza kendu eta asteartean lortutako bigarren postua hobetu zuen atzo. Italiarrak, Calpeko helmugan irabazi ostean, lider postua eskuratu zuen Valentziako Itzuliko bigarren saioan.

Bigarren Vicente Reynes geratu zen (Caisse d'Epargne) eta hirugarren berriz, astearteko etapa irabazi zuen Bennati (Lampre). Eguneko ihesaldia lau txirrindularik burutu zuten: Serafin Martinez (Karpin), Jose Ruiz (Andalucia), Luca Solari (Team LPR) eta Raul Alarcon (Saunier). Etapa hasi bezain pronto ihes egin zuten eta 116 kilometro egin zituzten buruan. Azkenean, tropelak Benissa Gainan harrapatu zituen. Bestalde, 16 kilometroren faltan erorketa bat gertatu zen eta Javier Echarri (Nicolas Mateo) izan zen kaltetuena. Helmugara iristea lortu zuen, baina anbulantziara joan behar izan zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo