GARA > Idatzia > Saskibaloia

Saskibaloia ACB Liga

Huts egiteko tartea murrizten ari da euskal taldeentzat

Bilbao Basketek eta Bruesa GBCk etxeko neurketak ziurtatu beharko dituzte, eta Grupo Capitolen eta ViveMenorcaren aurkako partida zuzenak irabazi beharko dituzte ACB Ligan bizirik mantentzeko

GARA | DONOSTIA

Oraindik dezente falta da ACB Liga amaitu dadin. Tau Baskoniak kanporaketak eta liga txapelketa ditu buruan; azken orduko estutasunei aurre egin baino lehen partida oso garrantzitsuak jokatu beharko dituzte, ordea, Bilbao Basketek eta Bruesa GBCk, baldin eta hurrengo denboraldian ACB Ligan jokatzen jarraitu nahi badute.

Hogeita bi jardunaldi iragan dira, eta LEB Ligara jaisteko postuetatik at daude bilbotar eta donostiarrak. Txus Vidorretarenak hamabosgarren postuan daude, zortzi garaipenekin. Aldiz, postu bat beherago daude gipuzkoarrak, zazpi partida irabazita. Uneotan, Grupo Capitol Valladolid eta ViveMenorca dira azken biak, seina garaipenekin. Beste alde batetik, Etosa Alicante eta MMT Estudiantes ere jaitsieratik ihes egiteko borrokan daude, bederatzi partida irabazita orain arte.

Horiek hala, hurrengo jardunaldiak arras garrantzitsuak izango dira azken postuetan dauden taldeontzat. Alde batetik, sailkapenean gorago dauden leihakideen aurka jokatu beharko dute hurrengo asteetan. Bestetik, etxeko neurketek garrantzi eskerga hartuko dute, sailkapeneko azkenengoen arteko partidek batik bat.

Etxeko eta kanpoko garaipenak

Bestetik, euskal taldeek, galtzeko hainbeste gabe, irabazteko aukerak emango dizkieten aurkarien kontra jokatuko dute.

Esaterako, Bilbao Basketek bihar bertan Badalonako DKV Joventuten aurka jokatuko du Bilbon. Hain zuzen, atzo Belgraden Euroligako neurketa zaila jokatzetik dator, Rudy Fernandez eta Lubos Barton gabe, eta ziurrenik nekea sumatzen hasiko dira.

Gainera, biharkoa martxoan Bilboko taldeak Casillan jokatu behar dituen lau neurketetatik lehena izango da. Egutegi ona egokitu zaie, beraz; zortzi garaipenetik sei etxean lortu baitituzte Vidorretarenek.

Fred Weisek adierazi zuen: «Mantendu nahi badugu, etxean irabazle izan behar dugu». Horretarako, pibot frantsesak «zaleen laguntza behar» dutela aipatu du astean.

«Partida nahiko zailak ¯Joventut edo Grupo Capitol, esaterako- izango ditugu, eta horiek aurrera ateratzeko zaleen laguntza beharko dugu. Zaleek eta taldeak bat egin behar dugu».

Bruesak, berriz, Illunbetik at, Sevillan eta Granadan jokatu behar ditu hurrengo neurketak, eta tartean etxean Etosa Alicante hartuko du. «Liga dagoen bezala egonda, etxetik kanpo irabaztea lau egunerako oxigeno bonbona bat da», esan zuen atzo Porfi Fisacek.

«Caja San Fernandoren aurkakoak ilusioaren partida izan behar du. Kalitate handiko jendeak aurrerapausoa emango du, eta gure lana izango da ilusio hori nahasmendu bihur dadin aurkariengan. Guk, aldiz, irabazteko ilusioa eraman beharko dugu», esan zuen.

Falta direnen gainetik

Ligako azken zatia iristen ari da, eta lesio eta bestelako arazoekin buruhausteak izatea oso normala izango da.

Hala, esaterako, Bruesa GBCn denboraldia amaitu artean ezingo du Fede Kammerichsek jokatu, asteazkenean ebakuntza egin baitzioten. Bilbao Basketen, berriz, Luc Recker ez dabil nahi bezala, orkatilan zaintiratu bat duelako.

Oztopo horiek ezin dira gaindiezinak izan, ordea. «Fede Kammeriches-ez ahaztu behar dugu. Hemen gaudenon artean, ilusioz bete behar dugu hark zuen rola. Pena da, baina gaur bertan ahaztu behar dugu», esan zuen Fisacek.

Norbera ongi ez badabil ere, aurkariak ez dabiltza askoz hobeto. Alde horretatik, Grupo Capitol Valladolidek Real Madril liderraren bisita jaso behar du asteburuan, eta ViveMenorcak, Akasvayurena. Bestetik, Estudiantes eta Etosak elkarren aurka jokatuko dute Madrilen. Logikak dio, nahiz eta atzetik dabiltzan euskal talde biek galdu, aurkari zuzenek ere galdu beharreko partidak dauzkatela.

Tau Baskonia, en busca de la regularidad

El entrenador interino de Tau Basakonia, Natxo Lezkano, tiene el sambenito de ser el «hijo» de Dusko Ivanovic. La forma de defender, de correr en transición, de exigir a sus jugadores, de dar palizas como la que infligió en Zurbano a Lottomatica Roma, incluso la manera de desperdiciar notables ventajas, como sucedió ante Pau Orthez y CB Granada, recuerdan al técnico montenegrino.

Por ello, el club gasteiztarra sigue en su loca carrera por destronar al Real Madrid de la primera plaza de la liga regular, que, en realidad, no es otra cosa que la loca carrera por hallar la estabilidad. Pese a la baja de Rakocevic por una rotura de fibras y la baja forma de Planinic, los baskonistas reeditan mañana la pasada final de la Liga ACB ante el Unicaja Málaga.

Los hombres de Lezkano jugaron un partido «muy completo» durante los cuarenta minutos en la Euroliga, haciendo una gran defensa e igualando el récord de 25 victorias consecutivas en su cancha.

Pero la Liga ACB es otra cosa. En la competición doméstica los baskonistas dan bandazos, fruto de una irregularidad que toca corregir de una vez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo