GARA > Idatzia > Gutunak

Muga zentzugabe asko

Aritz Espina Antolin
Gasteiz

Erabakitzeko eskubideaz mintzo garen hauetan, eta ezker abertzaleak Estatu espainolean dauden lau euskal herrialdeetarako estatutu baterako formula zaharberritu honen hautua egiten duenean, erreflexio txiki bat egin nahiko nuke. Euskal herritar eta arabar bezala.

Hego Euskal Herrian lau herrialde eta bi errealitate administratibo ezberdin daudela esaten dugunean, erratu egiten gara. Lau herrialde dira, dudarik gabe, baina EGIko militanteek egin bezala errealitate faltsurik islatu nahi ez badugu, Zuberoari txapapotez beteriko kostaldea jarriz, hiru errealitate administratibo daudela esan behar dugu. Mirandatik Irunera bidaiatuta, bidebazterreko seinaleei so eginez, argi uzten den bezala.

Joan gaitezen harira. Nafarroa konponbidearen bidegurutzean kokatzen bada eta Nafarroarik gabeko Euskal He- rririk ulertzen ez badugu, Trebiñu, Arabako bihotzean kokatua dagoena, ez genuke albo batera utzi behar. Bizilagun ahaztua, marginatua batzutan, baina bere burua autodeterminatu duen bakarra, ezertarako balio izan ez badio ere.

Gaur, inoiz ez bezala, Gaztelako biztanleek ezagutzen ez duten lurraldea, gurea den Trebiñu, aldarrikatu dezagun. Nafarroa Euskal Herria bada edo Euskal Herria Nafarroa, Trebiñu Araba da eta Araba Trebiñu!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo