Saskibaloia ACB Liga
Bruesa GBCk beranduegi erreakzionatuta galdu du
Caja San Fernandok merezita irabazi zion talde donostiarrari, batik bat Carles Marco eta Antonio Buenoren lan bikainari esker. Fisacenek lehenengo zati txarra jokatu eta ezin izan zioten buelta eman markagailuari
Arnaitz GORRITI
Agian Moncho Lopezek zuzentzen zuen lehenengo neurketa zela-eta, bere jokalariek lana latz egin zutelako, edo agian Fisacen taldeak igande eguerdian erdi lo ekin ziolako partidari, dena dela, Caja San Fernandok ongi merezita irabazi zion atzo Bruesa GBCri. Hirugarren laurdenetik aurrera odol gehiago erakutsi bazuten ere, donostiarrek ez zuten aukerarik ukan andaluziarrei gailentzeko.
Carles Marco eta Antonio Bueno izan ziren donostiarren defentsa mila puska egin zutenak. Gipuzkoarren defentsa ohi baino askoz ere bigunagoa izan zen eta, apika Kammerichsen faltagatik, errebotean ere ahulezia nabaria izan zuten Fisacenek.
Une batez, desesperazioak jota edo, aldaketa guztiak martxan jarri zituen Extremadurako entrenatzaileak eta gipuzkoarren minutu tristeenetan, Santamaria, Esteban Martinez eta Ionut Dragusin bera ere kantxan batera azaldu ziren. Hala, atsedenaldira markagailua 53-34 zela iritsi ziren.
Hirugarren aldiko erreakzioa
Hala ere, Porfirio Fisacen gizonek ez dute sekula etsitzen, ez baitaude hain erraz etsitzeko moduan. Horrela, tenore eta, batez ere, ganora handiagoz kantxaratu ziren donostiarrak hirugarren aldian.
Partida ez zen kalitate handikoa, baina kalitatearen faltan, intentsitate handiz defendatuta, apurka hurbiltzen hasi ziren gipuzkoarrak. Horiek hala, azken laurdenera 70-60 iritsi ziren.
Ez zegoen, baina, aukerarik. Bradleyk ezin zuen Bueno gelditu eta Marco ere bikain aritu zen. Zortzi puntura hurbildu ziren donostiarrak, baina ez zuten gehiago egiteko paradarik eduki. Ondorioz, 86-79 amaitu zen atzoko partida.
La Liga ACB entra en su cuenta atrás. Quedan diez jornadas para el término de la temporada regular y se apresta a un final dramático en la parte baja. La lucha por eludir el penúltimo lugar, tras la derrota de ViveMenorca en casa ante Akasvayu por 56-71, va a poner a prueba el aguante de los corazones. Gupo Capitol Valladolid derrotaba por 77-74 a un Real Madrid que va dando bandazos. Hopkins fue el principal verdugo de los de Joan Plaza, con 15 puntos y nueve rebotes. Así, los vallisoletanos empatan a triunfos, siete, con Bruesa GBC, pero permanecen en penúltima posición debido al average particular favorable a los de Porfi Fisac. Además, Bilbao Basket y Etosa Alicante también pelean por eludir el descenso.