GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Akordio politikorako ezker abertzalearen ekimena

Proposamenaren edukiari ez diote kritikarik egin gainerako alderdiek

Ezker abertzaleak proposatutako marko demokratiko berrirako ekimena abian da. Anaitasunako ekitaldiaren ostean, edukiari ez diote kritikarik egin gainerako alderdiek, edo ontzat jo dute. PSEko Patxi Lopezek «aurrerapausoa" ikusi du Nafarroari dagokion planteamenduan. Hala ere, guztiek gauza bera exijitu diote ezker abertzaleari: ETAk bere jarduera armatua etetea. Honek, bere aldetik, proposamena onartzeak bakea ekarriko lukeela esana du.

GARA

Ezker abertzaleak larunbatean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian aurkezturiko proposamena bere bidea egiten hasi da. Ordezkari politikoek aztertu eta lehenengo balorazioak egin zituzten atzo. Aurrekoetan gertatu izan den bezala, ETAren borroka armatuaren gaitzespena egin ez izana krikikatu zuten guztiek. Gehienek edukiari buruzko eztabaida saihestu zuten, baina horri heldu ziotenek aldaketak eta elementu onargarriak daudela onartu behar izan zuten.

Guztien artean argien mintzatu zena Patxi Lopez PSEko idazkari nagusia izan zen. ``El Diario Vasco''n egindako elkarrizketa argitaratu zuten atzo, eta aurretik dagoeneko aurreratuta zegoen proposamenaz galdegin zioten. Aurrerapausotzat hartu zuen Nafarroari buruzko planteamendua. Jakina denez, hegoaldeko lau herrialdeak barnean hartuko lituzkeen autonomia eskaini du ezker abertzaleak, betiere hiritarren oniritzia beharko lukeena, bai EAEn eta baita Nafarroan ere. Proposamen hori «Euskal Herria berrosatzeko» bidean «lehenengo geltoki» gisa kokatu zuen Arnaldo Otegik larunbateko ekitaldian.

Ezker abertzalearen diskur- tsoan aldaketarik ikusten ote duen galdetu ziotenean zera erantzun zuen Patxi Lopezek: «Bai. Hau esateagatik kritika egingo didate. Otegiri egindako elkarrizketan [``La Vanguardia'' egunkarian] esparru horri inoiz entzun gabeko elementuak daude. Ezker abertzaleak inoiz ez du jendaurrean esan bakeak ez duela ordainsari politikorik. Eta inoiz ez du onartu, azken proposamen horretan bezala, herri honen egitura instituzionala, ezta Nafarroarekin elkartze autonomikoa beharko dela ere, hiritarrek hala nahiko balute. Aurrerapausoak dira horiek, baina ez dute ezertarako balio helburuak lortzeko indarkeria errefusatzen ez badute». Ezker abertzaleak antzekoa esan du, baina kontrako norabidean doazen hitzekin: eskaini duen marko demokratikoa onartu ezkero gatazkari behin betiko irtenbidea emango zaiola, hain zuzen ere.

Bere alderdiko kide eta Gipuzkoako PSEko idazkari nagusi Miguel Buenek ere «azken boladan errepikatzen ari diren hitzak» eta «diskurtso apalagoa» entzun zituen Anaitasunan. Baina «urrats nagusia falta da», erantsi zuen: «Armak behin betiko uzteko exijitu behar diote ETAri, eta horrek hori egin behar duela esan behar du».

EA eta EBren zehaztapenak

«Euskal Herria berria» leloarenkin Iruñean aurkeztu zen ekimenaren balioa gutxiesten ahalegindu ziren EB eta EA ere, baina edukiari buruz ez zuten desadostun nabarmenik agertu, kontrakoa baizik.

Begoña Errazti EAko idazkari nagusiarentzat, esaterako, hori izan zen kexa nabarmenena: Arnaldo Otegik ez zuela autonomiaren alde behar den indarrez egin. «`Elkarrekin egon eta garbantzuak jatea nahiago dugu', esan zuen; autogobernua ongizatea dela ez dutela ulertu islatzen da esaldi horretan. Eta ongizaterik gabe, hiritargoak beste marko bat hautatuko du», argudiatu zuen Erraztik.

«Jarduera politikoan eta bide estatutarioetan pentsatzea oso ongi dago, baina gauza asko argitu behar dituzte oraindik», gaineratu zuen EAko presidenteak Bermeon egindako ekitaldi batean. «Eta, batez ere, sinesgarria izateko giza eskubideekiko errespetua ezinbestekoa dela argi geratu behar da», azaldu zuen jarraian.

EBk ere ekimenari garrantzia kentzeko asmoa agertu zuen. Horren adibidetzat hartu daitezke Oskar Matute legebiltzarkideak erabilitako bi esaldi. Batetik, proposamenak «hautes- kunde kutsua» duela esan zuen; bestetik, «mirarizko alternatibarik ez dago», erantsi zuen, eta ondorioz ezker abertzalearen tesiak besteen tesien maila berean jartzeko eskatu zuen.

Hala ere, edukiari erreparatuta Ezker Batuak ekimena ontzat ematen duela ondoriozta daiteke. Izan ere, «euskal gizartearen aldarrikapenen mailaren azpitik ere badagoela» aipatu zuen Oskar Matutek.

Eztabaidarik ez du nahi EAJk

EAJren partetik, Iñigo Urkullu eledunak inork baino garbiago utzi zuen edukiaren inguruko eztabaida alboratzeko nahia. Bere ustez, «errepikakorra eta nekosoa» izan zen Anaitasunako agerraldia. Eta sakontasunez aztertu aurretik Batasunak ETAren aurrean posizioa hartu behar duela gaineratu zuen: «Behin-betiko armak uzteko ezin diote eskatu, eta ondorioz iritzi publikoa nahastu nahi dute. Proposamen horiek aintzakotzat hartu ahal izateko aurretik indarkeria guztiz desagertu behar da», gaineratu zuen.

Ekimen hori jendaurrera eramaterakoan ezker abertzalea «beste alderdien kolaborazioa» eskatzen ari dela ondorioztatu zuen Urkulluk (proposamena akordio politikorako egina dela nabarmendu zuen Arnaldo Otegik). Eta kolaborazio hori emateko prest ez daudela ziurtatu zuen Euzkadi Buru Batzarreko bozeramaileak.

«AZPITIK"

EBko Oskar Matuteren esanetan, ezker abertzaleak planteatutakoa «euskal gizartearen aldarrikapenen azpitik ere bada».

Valoraciones de la propuesta

Olano define la iniciativa como «impecable" y reta a mostrar otra mejor

Juan Mari Olano es uno de los dirigentes de la izquierda abertzale que estuvo presente en el Pabellón Anaitasuna. En el acto de recuerdo a Igor Angulo y Roberto Sáinz se refirió a la propuesta como «impecable desde el punto de vista democrático» y vaticinó que «va a conseguir la adhesión mayoritaria de las clases populares de este país».

Así las cosas, Olano animó a los partidos a afrontar este debate pendiente: «Respondan a esta propuesta, valórenla, y si no les convence saquen otra mejor y no tendremos ningún complejo en apoyarla y en adherirnos», indicó. Resaltó además que «la izquierda abertzale al unísono cree en este planteamiento». K. PETRALANDA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo