GARA > Idatzia > Alaves

Alaves Utopiarako azken aukera

Igoeraren ametsa 12 puntutara, sekula baino urrutiago, du Alavesek

Unai Emeryren Almeriak 0-2 irabazi zion Herculesi Alacanten eta lau partidatako aldea kentzen die babazorroei hamabost jardunaldiren faltan

Jon ORMAZABAL

Inork zalantzarik bazuen, Almeriak, Alacanten Herculesi 0-2 irbazita, argi eta garbi utzi zuen Alavesek Murtziaren aurka lortutako berdineketak ezer gutxirako balio izan duela. Pitermanek igoera lortuko dutela behin eta berriro errepikatu arren, bera da klubean horretan sinesten duen bakarra, eta azken jardunaldiko emaitzek sekula baino urrutiago utzi dute aukera hori.

Izan ere, gasteiztarrek galdu gabe lau jardunaldi daramatzaten arren, denboraldiko eperik luzeena, arerio zuzenek ez dute hutsik egin eta aldeak mantentzea lortu dute, lau jardunaldi gutxiagoren faltan. Real Madril Castillaren aurka bana berdindu eta gero, hamabi puntutara zuten Almeria babazorroek eta alde horri eusten diote Unai Emeryren mutilek gasteiztarrak etxean hartu aurretik.

Azken aukera

Gauzak horrela, oraingoan bai, igandekoa igoerarako trena hartzeko azken aukera izango dute babazorroek, hamabost jardunalditan gutxienez lau partidatako aldea kendu behar baitiete oraintxe bertan igoerarako azken txartela duen Almeriari. Atzo lehenengo gola sartu zuen Menak ez du igandean jokatzerik izango, Alavesek utzitako jokalaria izaki, gasteiztarrek ez baitiote horretarako baimenik ematen. Ezker hegalekoari kosta egin zaio Emeryren taldean leku bat egitea, baina azken jardunaldietan jokalaririk erbakiorrenetako bat bihurtu da.

Joko Mediterraneotako futbol zelaian irabaztea lortuko balute, gol aldea ere alde lukete Pitermanen mutilek, Gasteizen 1-0 irabazi baitzioten Pablo Casarrek sartutako gol batekin.

Beste bi lehen taldeak askoz urrutiago dauzkate, Murtziak 13 puntu eta gol aldea kentzen dizkio oraintxe Alavesi eta Valladolidek, atzo Salamancaren aurka bana berdindu ostean 18 puntutako aldea ateratzen dio.

Sin noticias del nuevo carné

A pesar de que han pasado ya más de cuatro días desde que Fabri presentara su dimisión, en el Deportivo Alavés se sigue sin tener noticias sobre el nombre del técnico que prestará su título para que Piterman siga manejando la plantilla albiazul a su antojo.

Reglamentariamente, el equipo gasteiztarra tiene otros diez días para nombrar a un sustituto del entrenador lucense, por lo que el domingo en Almería, en el partido posiblemente más importante de lo que resta de temporada, podría repetirse la escena de ver al Alavés sin un entrenador «oficial», dando cobertura al ucraniano.

El poseedor del 51% de las acciones dice tener varios ofrecimientos para el puesto, pero el ucraniano parece contento con la labor del tándem Edu Carrera-Alberto Garmendia, por lo que la opción de que el carné de Chuchi Cos vuelva a ser el utilizado va cobrando validez, aunque eso sí, sin capacidad de decisión ni en el día a día ni en los partidos. En principio, Piterman debía dar hoy nuevos datos, pero a última hora de ayer no había convocatoria alguna. J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo