GARA > Idatzia > Gutunak

Emakumeon eskubideen gutuna

Joana Regeiro, Marije Fullaondo

Mahaikideak

Sistema berdintasunaren diskurtso faltsua erakundetzen joan den heinean, feminismoak iraganean zeukan balore soziala galdu du, neurri handi batean. Euskal jendarteak ez ditu feminismoaren planteamenduak ezagutzen, emakume eta gizonen arteko harremanak eraldatzeko borroka bezala hartu beharrean, berdintasunaren aldeko borroka balitz bezala ulertzen da.

Eskubideak plano formalean aitortzen badira ere, itxura baino ez da. Errealitatean ez baitira betetzen. Berdintasun formala lortu dugun irudia saltzen digute eta honen eskutik biderkatzen ari diren berdintasun politikak eta emakumeen parte- hartzea sustatzeko markoak ez dira nahikoa benetako parekidetasuna eskuratzeko.

Benetako parekidetasuna lortzeko, oinarrira jo behar dugu, eta eskubide eta aukera berdintasuna bermatu behar dugu. Horretarako, eskubideen definizioa aztertu behar dugu eta dauden gabeziak zuzendu. Euskal Herriko emakumeon eskubideen gutuna horretarako tresna izango da.

Eskubideak plano formaletik, errealitatean aplikatu daitezen lortzeko, egun dauden gabeziak azaleratu, feminismoaren baloreak aldarrikatu eta eskubideen aldeko borrokaren beharra azpimarratu behar dugu. Gure alternatiba ez baita kokatzen berdintasun formalaren parametroetan, eskubideen aitortzan eta aplikapen erreala eskuratzean baizik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo