Mallorcaren aurkako finala prestatzen
Hurrengo urratsa, ezinbestekoa aukerak mantentzeko
Denboraldian bostgarren aldiz lortu zuen Realak joan zen igandean gol bat baino gehiago sartzea, baina jokalari donostiakoentzat ez zen nahikoa izan garaipena eskuratzeko
GARA | DONOSTIA
«Matematikek posible dela dioten bitartean...». Horixe da, ziur aski, Realan azken aldi honetan gehien entzun den esaldia. Eta egia da, oso zaila izan arren, talde txuri-urdina Lehen Mailan mantentzeko aukera dauka, baina argi dago horixe gero eta lausotutagoa agertuko dela donostiarrek haien helburuak ez badituzte betetzen.
Helburua, noski, garaipena da. Eta hori lortzeko, golak ezinbestekoak dira. Horretan datza, ziur aski, Realaren egoeraren muina: denboraldi osoan golak sartzeko izan dituen zailtasunetan. Izan ere, Lehen Mailan ez dago golak sartzen talde txarragorik. Ez da harritzekoa, donostiarrek 15 besterik ez baitute sartu 25 jaurdunaldietan. Taldeak, gainera -eta hori izan daiteke latzena- oso aukera gutxi sortu du hainbat partidatan.
Baina Realak badauka oraindik egoera eta ibilbideari buelta emateko denbora eta igandean bide horretako lehen urratsa eman zuen: denboraldian bostgarren aldiz, gol bat baino gehiago sartu zuen norgehiagoka berberan. Tamalez, ez zen nahikoa izan -Recreativoren aurka, lehen itzulian, gauza bera gertatu zitzaion-, baina behintzat, mirarian sinisten jarraitzeko arrazoi bat eskaini zien baikorrenei.
Ezinbestekoa da, hala ere, hurrengo urratsa egitea. Eta horretarako badirudi ezinbestekoa izango dela ere gol kopuru hori mantentzea -eta noski, arerioaren kopurua txikitzea-, Realak orain arte irabazi dituen bi partidatan gol bakarrarekin nahikoa izan ez duela (3-2 irabazi zion Nastici, eta 2-1 Osasunari) kontuan hartuta.
Aurrelarien elikadura
Gauzak horrela, inoiz baino garrantzitsuagoa dirudi hainbat jokalariren errendimenduak hobera egitea epe laburrean. Adibidez, Darko Kovacevicenak, hainbat urtetan taldeko goleatzailea izan denarenak.
Aurrelaria bere momentu onenean ez dagoela ikusten duen lehenbizikoa da, «fisikoki ondo» egon arren. «Baina gola falta zait -onartu zuen-. Aurrelarien elikadura gola da, eta nahiago dut baloirik ez ikutzea eta gola sartzea». Eta gauza bera gertatzen da Realak azken boladan emandako irudiarekin. «Aukerak egitea beti da ona -adierazi zuen-. Baina une honetan nahiago dut aukera bakarra izatea, gauzatzea eta puntuak eskuratzea».
Gauzak gaizki doazenean, gainera, zailagoa omen da ongi aritzeko konfiantza topatzea. «Atea txikitu egin da; ez dut ia ikusten, eta atezaina erraldoia egin da -esan zuen, txantxetan-. Egia esan, golak sartzeko konfiantzarik ez duzunean kostatzen zaizu, baina borrokalaria naiz eta bukaera arte saiatuko naiz», esan zuen aurrelariak.
Juanito no podrá enfrentarse al Mallorca este domingo.
El defensa andaluz chocó ayer con una valla de hormigón durante el entrenamiento, lo que le produjo una importante herida «en Scalp en la rodilla izquierda por estallido, irregular, que ha requerido una limpieza quirúrgica de bordes y sutura en dos planos». Los servicios médicos comunicaron que se le colocó «un drenaje que deberá mantener durante 48 horas», así como que regresará al trabajo del grupo «cuando el estado de la herida y su proceso de cicatrización lo permitan». Desde luego, no podrá ser antes del domingo.
Gaizka Garitano, por su parte, no pudo trabajar con el grupo debido a una sobrecarga de adductores y recto interno del muslo izquierdo. Los servicios médicos creen que volverá «en breve» a los entrenamientos, aunque no se especificó cuándo, lo que le convierte en duda para el choque ante el Mallorca.
Pese a haberse reintegrado la víspera al grupo, Dalibor Stevanovic también trabajo por su cuenta, al igual que Mikel Labaka y Morten Skoubo.
GARA
Claudio Bravo ha sido convocado por su selección para disputar el encuentro amistoso que disputarán Chile y Brasil en la ciudad sueca de Goteborg. El partido se disputará el próximo 24 de marzo, sábado, aunque el guardameta chileno no se perderá ningún partido oficial con la Real ya que no habrá jornada de Liga ese fin de semana.
El partido correspondiente a la 27ª jornada de Liga, que enfrentará a Villarreal y Real Sociedad, se disputará el próximo domingo 18 de marzo en El Madrigal, a las 17.00 horas y sólo será televisado por PPV. Será el último choque antes del pequeño parón provocado por los compromisos internacionales de la selección española.