GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Urrezko Aizkora

Hiru kanporaketa jokatuta abiatuko da txapelketa Garraldan

J.L. | DONOSTIA

Bakarkako Urrezko Aizkolarien Txapelketa etzi abiatuko da Garraldan, eta lehen jardunaldian, gainera, hiru norgehiagoka jokatuko dira,

Mandazen, Esnaolaren aurka neurtuko da, Iriartek Rodriguez I.arekin neurtuko ditu bere indarrak eta Etxeberriak Kañamaresekin.

Aizkolariek lau proba ezberdin egin beharko dituzte, eta guztia amaitzen denborarik gutxien pasatzen duenak irabaziko du. Hasteko, 45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztea izango dute lana. Ondoren, neurri bereko enborra erlojuz kontra moztu beharko dute. Hirugarren lanean, aizkolariek 45 ontzako enborra zutik moztu beharko dute, eta amaitzeko bi kana-erdiko eta 60 ontzako bat erdibitu beharko dituzte.

Txapelketa hastearekin batera, Felix Etxeberriaren itzulera da nabarmendu beharrekoa. Sunbillako aizkolariak maila handia lortu zuen, Euskal Herriko final nagusietan sartzen hasi baitzen, eta goruntz ere abiatuta zegoen, baina gaisotasun batek lehiaketatik at utzi zuen.

Orain dena pasatu da, bera osatu da, eta probatu egin nahi du zer moduz dagoen, ea lehengo mailara heltzerik duen, oraindik ez baita zaharra. Lehen saioa etzi izango du, eta gauzak normal joanda irabazi beharko luke. Beste bi saioetan, berriz, ez dago faborito argirik, Mandazen eta Iriarte etxean arituko baitira, biak baitira Garraldakoak, baina akaso, besteak izango dira faboritoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo