GARA > Idatzia > Futbola

Areto Futbola (Ohorezko Maila)

Irabazi beharra dago laugarren jarraitzeko

J.L. | DONOSTIA

MRA Navarrak Madrilera egin beharko du bisita, gaur 18.30etatik aurrera PSG Mostoles taldearen kantxan jokatzen baitu. Partida garrantzitsua da nafarrentzat, irabazi egin behar baitute duten laugarren postuari eutsi ahal izateko.

Ligak izan duen bi astetetako geldialdiak ez dirudi aparteko mesederik egin dionik Imanol Arregik zuzentzen duen taldeari. Izan ere, joan den larunbatean Lugon galdu egin baitzuen, eta asteazkenean bere partida irabazi bazuen ere, asko kostatu zitzaion puntuak batzea.

Laugarren postuan daude orain Irurtzungoak, baina Caja Segovia hiru puntutara dute, eta gaur galduko balute segoviarrak gainean izango lituzke. Mostoles, berriz, sailkapeneko erdialdean dago, eta ahaleginduko dira gaur nafarrak estu hartzen. Gascon eta Gomez dira berdeen baja nagusiak.

Hegoalde, Cordobara

Emakumezkoen Ohorezko Mailan, Hegoalde Tolosakoak Cordoban jokatuko du gaur Cajasur taldearen aurka, 19.00etatik aurrera.

Gipuzkoarrek ez dute batere norgehiagoka samurra izango, andaluziarrak sailkapeneko lehen postuetan baitabiltza, eta denboraldi bikaina egiten ari dira.

Hegoaldek, ordea, jaitsierako postuak erabat utzi ditu atzean, eta orain lasaitasun horrekin ahalik eta gorenen amaitu nahi du denboraldia, eta ezustea ematera joango dira Cordobara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo