BELAR HOCKEYA
Bartzelonan jokatuko du Atletikok, eta Jolasetak Taburiente hartuko du
Gizonezkoen Ohorezko Mailan, partida zailak izango dituzte bai Atletiko San Sebastianek, bai eta Jolasetak ere. Hala ere, gipuzkoarren helburua estreineko lautan amaitzea da, eta horretarako beharrezkoa izango du bihar garaipena lortzea Bartzelonaren zelaian, 13.00etatik aurerra. 45 minutu lehenago hasiko da Getxon, Jolasetak eta Taburientek jokatuko duten norgehiagoka.