GARA > Idatzia > Futbola

Nazioarteko futbola Txapeldunen Liga

Milan-Bayern, final-laurdenak ikusgarri egingo dituen lehia

PSV-Liverpool, Roma-Manchester United eta Chelsea-Valencia dira apirileko lehen bi asteetan jokatuko diren beste hiru kanporaketa erakargarriak

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

GARA | BARCELONA

Milan-Bayern Munich(1), PSV Eindhoven-Liverpool (2), Roma-Manchester United (3) eta Chelsea-Valencia (4) izango dira azkenean Txapeldunen Ligako final-laurdenetako kanporaketak. Joaneko partidak apirilaren 3an eta 4an jokatuko dituzte eta itzulerakoak, berriz, 10ean eta 11an, aste bete beranduago.

Lehen eta hirugarren kanporaketetako irabazleek elkarren aurka jokatuko dute lehen finalerdia eta bigarren eta laugarren kanporaketetako irabazleek bigarrena -joanekoak apirilaren 24an eta 25ean, itzulerakoak maiatzaren 1ean eta 2an-. Finala maiatzaren 23an jokatuko dute Atenaseko Olinpiar Estadioan.

Bi historiko, nor baino nor

Joan Laportak, Bartzelonako presidenteak, eta Ludovic Giulyk, talde bereko jokalari frantziarrak, iaz irabazitako kopa itzuli ostean eman zitzaion hasiera zozketari. Theodore Zagorakis 2004ko Eurokopan txapeldun irten zen Greziako kapitainak Milan eta Munichko Bayern atera zituen saskitik lehen kanporaketa osatuz.

Ancelottiren taldea da, lehiaketan jarraitzen dutenen artean, Europako titulu gehien dituena: sei. Gainera, aurtengoa hirugarren finala litzateke beraientzat azken bost urteetan -2003an Juventusen aurka irabazi egin zuten eta 2005ean Liverpoolen kontra galdu-.

Alemaniarrek, bestalde, ez dute denboraldi erraza izan aurtengoa. Ballack London aldera joan izanak min egin zion taldeari eta afizioari, baina pixkanaka gora datorren taldea da Ottmar Hitzfieldena. Bundesligan gora egin du nabarmen eta Real Madril kaleratzeak indarra eman behar dio 2001etik finalik jokatu ez duen taldeari.

Ingelesen aukera

Beste hiru kanporaketetan talde ingelesen bat dago, beraz, baliteke finalerdiek te zapore nabarmena izatea. Ikusgarriena agian Koemanen PSV eta Benitezen Liverpoolen artekoa izango da, iazko bi finalistak kanpoan utzi ditzten bi taldeak, alegia. PSV maila ikaragarria ematen ari da Europa mailan urtea joan eta urtea etorri; Liverpool, berriz, 2005eko txapelduna da.

Kanporaketa horretako irabazleak Valentzia eta Chelsearen arteko irabazlearen aurka jokatu beharko du. Benitezek, beraz, bere talde ohiaren aurka jokatu lezake eta guk euskaldunen arteko dema ikusteko aukera izango genuke: Xabi Alonso eta Asier del Horno, nor baino nor. Chelsea irtengo da faborito argi, baina Floresen taldea isil-isilik oso denboraldi txukuna osatzen ari da aurten ere.

Azkenik, Manchester eta Romaren artekoa dago. Fergusonen mutilak lider dira Premierrean eta Europako talderik onena da oraintxe bertan aditu askoren ustez, baina italiarrak...

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo