GARA > Idatzia > Non Zer

Aizpea Goenagak bukaera emango dio II. SGAE Irakurketa Dramatizatuen zikloari

II. SGAE Irakurketa Dramatizatuak zikloari bukaera emango zaio ostegunean, Donostiako Okendo Kultur Etxean eta horretarako Aizpea Goenaga inguratuko da bertara, berak idatzi eta zuzendutako «Santxa» testuaren irakurketa egiteko. Gainera, antzezleak lagun izango ditu Aizpea Goenagak. Berarekin batera, Olatz Beobide, Ane Gabarain, Galder Perez, Xabier San Sebastian, Asier Hernandez, Klara Badiola eta Xabi Paia igoko dira taula gainera. Xabi Paiak egin ditu testuan agertzen diren koplak. Irakurketa dramatizatu hori euskaraz egingo dute eta 75 minutu iraungo ditu. Testu horrek BBK-Euskaltzaindia Toribio Alzaga Saria jaso zuen 2005. urtean. SGAEk euskal eskenako autore eta interpretatzaile ezagun eta ez hain ezagunei aukera eman die antzerki textuen irakurketari ahotsa eta gorputza ipintzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo