GARA > Idatzia > Athetic

ATHLETIC Zuri-gorriek beherapen postuetan jarraitzen dute

Hurrengo partidak emango dio balioa Vigoko puntuari

Celtaren aurkako berdinketa ontzat hartzeko Athleticek derbia irabazi beharko du

GARA | BILBO

«Zapore gazi-gozoa» utzi du Vigoko berdinketak Athleticen, zuri-gorriek atzo onartu zutenez. Porrota gertu-gertu ikusi zuten, eta gauza bera gertatu zitzaien gero garaipenarekin; beraz, lasaitu eta amorruaren arteko eremu zabalean aurkitu behar izan zuten gertatutakoaren arrazoia. Emaitza, «zapore gazi-gozoa».

Astebete itxaron beharko dute bilbotarrek, ziur asko, Balaidoseko puntuari balio egokia emateko. Bigarren astez jarraian, Athleticek kontrario zuzen bat gainditzeko aukera alferrik galdu du, baina azken jaurdunaldia beherapenetik ihes egiteko borrokan dabiltzan gainerako aurkarientzat nahiko kaxkarra izan da. Beraz, sailkapenaren beheko aldeko egoera eten da nolabait. Hurrengo norgehiagokari etekina ateratzen dionak igandean lortutakoa altxor txiki bihur dezake, puntu bakarra bada ere; berriro ere behaztopa egiten duenak, ordea...

Are gehiago Athleticentzat. Garaipenak ezer ez ziurtatu arren -Vigon berdindu ondoren, zuri-gorrien salbazioa ez dago bakarrik beren eskuetan-, Osasuna gainditzen badu, litekeena da Bilboko taldeak hiru postu irabaztea sailkapenean; nafarreekiko gol aldean aurretik jarriko da eta erreakzioaren hasiera markatu zuen mementotzat hartuko du Celtaren aurkako partida. Derbia galtzen badu, aldiz, kontrario zuzen baten aurkako hirugarren porrota jarraian izango da: ondorio latzak utziko ditu sailkapenean eta are gehiago moralean. Argi eta garbi dago Vigon eskuratutako puntu horrek izan dezakeen balio guztia galduko duela.

Mikel Dañobeitiak honako hau onartu zuen atzo: «Objektiboki hartzen badugu, Balaidosekoa ez da emaitza txarra. Baina betiere larunbatean emaitza ona lortzen badugu, Osasuna gaindituta». Erabateko partida izango da derbia Aritz Adurizen ustean, batez ere azken bi aste hauetan «azeleragailua zapaltzera behartuko» dituzten puntuak galdu baitituzte. «Derbiaren garrantzia erabatekoa da. Alde batetik, orain daukagun desabantailari zati eder bat kentzeko aukera izango dugu aurkari zuzen baten aurka; eta, bestetik, beheko aldetik irten eta haize pixka bat hartzeko aukera eskainiko digu».

Eta Athleticek asko eskertuko du haize hori, azken emaitzak oso «egoera zailean» utzi baitute «borrokan azken unera arte jarraitzera behartuta» dagoen taldea. «Aurrera irtengo garela ziur gaude», nabarmendu zuen Adurizek.

Aurrelari gipuzkoarrak, bestetik, ez daki oraindik derbi garrantzitsu hori jokatu ahal izango badu, igandean ezker hankako kuadrizepsean hartu zuen kolpea dela-eta.

Izan ere, hainbat jokalari itzuli ziren Galiziatik arazo fisikoak izanda: Iraolak kolpea dauka eskuin belaunean, Amorebietak eskuin oinean eta Yeste pubalgiak jota dago.

beste AUKERA bat

Aurreko bietan huts egin zuen Athleticek, eta alferrik galdu ezin duen aukera izango du igandean: aurkari zuzena gainditu eta, gainerako partidetan gertatzen denaren arabera, beherapen postuetatik irten.

El club recurre por la tarjeta de Ander Murillo

El Athletic interpuso ayer recurso ante el Comité de Competición, que se reúne hoy, por la tarjeta amarilla que vio Ander Murillo en Balaídos. El jugador donostiarra completaba ciclo de amonestaciones con esa tarjeta por lo que, en principio, se perdería el derbi ante Osasuna.

Visita del director de fútbol del Panathinaikos

Fanis Voutsaras, director de fútbol del Panathinaikos FC griego, realizó ayer una visita a las instalaciones de Lezama. Fue guiado en su recorrido por Txema Noriega, Iñigo Mujika y Edorta Murua, con quienes intercambió datos sobre el trabajo de cantera de ambos clubes.

Azkuna pide «un esfuerzo" para «no estar asustados como estamos"

Iñaki Azkuna destacó ayer la importancia que tiene para Bilbo la existencia de equipos deportivos en la elite. «Es bueno que tengamos en Primera un equipo de baloncesto y de fútbol», aseguró, en declaraciones a Radio Euskadi..

De ahí que el alcalde bilbaino pida un esfuerzo a los rojiblancos. «Lo mismo que nosotros -aseguró, en referencia al Ayuntamiento- tenemos que hacer un esfuerzo para que la ciudad esté hermosa, el Athletic tiene que hacerlo para estar en Primera y, sobre todo, para estar en el medio (de la clasificación), no para estar hechos unos desgraciados todo el día y asustados como estamos por estar terceros por la cola». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo