GARA > Idatzia > Euskal Herria

Sakanako hainbat udal Gobernuak ezarri nahi duen industrialdearen aurka Adjudicados por 408 millones de euros cuatro tramos de la Supersur

GARA |

Arbizuko, Etxarri Aranazko, Bakaikuko, Urdiaingo eta Ziordiko Udalek agerraldia egin zuten beste behin ere, Nafarroako Gobernuak Urdiaingo eta Altsasuko lurretan eraiki nahi duen industrialdearekiko beren gaitzespena erakusteko. Adierazi zutenez, proiektu horren aurka arrazoi ezberdinak dituzte. Lehenik eta behin, «zonaldeko industria lurrak sustatzeko asmoz Plan Sectorial de incidencia Supramunicipal-en nortasuna eman zaio proiektuari eta, izendapen hori baliatuz, Gobernuak proiektua inposatu egin nahi du. Bailaran ez dute iritzirik galdetu, eta ez dira kontuan hartu ukitutako herrien alegazioak ere», salatu zuten.

Sakana osoari eragingo dion afera denez, bertako herri guztiei aditzea eskatu zuten. Horrez gainera, bailarako premiak kontuan hartzeko beharra azpimarratu zuten, izan ere, beren hitzetan, «proiektuaren interesak bailararen garapenerako beharrekin kontrajarriak dira». Ildo berean, Sakanan industria lurren aurreikuspenak badirela, baina horiek bultzatu beharrean ingurumenaren aurkakoa den eta zonaldeko estrukturaren oreka hautsiko duen makro-proiektua bultzatzen dutela salatu zuten. Proiektua zonaldeko udalen eta erakunde publikoen kontrolpetik kanpo geratzen dela eta «herritarrei eztabaidarako eskubidea» lapurtzen zaiela nabarmendu nahi izan zuten udaletako ordezkariek. Beren autonomia moztu egiten dela ere salatu zuten.

Duela bost urte aurkeztutako proiektu bera dela azaldu zuten, orduan Sakanako zati handi batek erantzun ziola gogoraraziz. Gobernuak Nafarroan bultzatzen dituen lur-eremuetarako planen ezaugarriak dituela azaldu zuten, «boterearen bat-egitea indartzeko konzentrazio politikaren ezaugarriak», hain zuzen.

Sakanaren autonomia

Proiektuaren aurka udal horiek dituzten arrazoiak azaldu eta Gobernuaren jarrera salatu ondoren, beren eskaera eta helburu zehatzak agertu zituzten. Batetik, proiektua gelditzeko exijitzen dute. Bestetik, «Sakanaren garapenerako planak eratzeko orduan, honako puntu hauek kontuan hartzea guztiz beharrezkoa iruditzen zaigu: lehenik eta behin planifikazio orokor bat egin beharra dago, eraiki nahi dugun bailararen aldeko planifikazioa, hain zuzen ere. Hori burutzeko orduan, Sakanako erakunde guztiek, bertako eragile sozial eta politikoekin batean, parte hartzeko aukera izan behar dute, bai diagnostikoa egiterakoan, bai eta beharrak zehaztu eta proposamenak ateratzerakoan ere. Gainera, edozein ekintzak izan ditzakeen ondorio eta desorekak aldez aurretik aztertu beharko dira». Erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten.

GARA |

El consejo de administración de la sociedad foral Interbiak adjudicó ayer por cerca de 408 millones de euros la construcción de los cuatro primeros tramos de la primera fase de la Variante Sur Metropolitana, desde Ugarte, en Trapagaran, hasta Buia-Larraskitu, en Bilbo.

Se han encargado los trabajos de construcción de los ramales Trapagaran-Gorostiza, de 3.446 metros de longitud; Gorostiza-Kadagua, de 2.575 metros; Kadagua-Peñaskal, de 2.584 metros; y Peñaskal-Larraskitu, de 1.687 metros de recorrido. Interbiak aventura que las obras podrían iniciarse en mayo y el plazo de ejecución es de 32 meses.

Cuatro variantes más

A su vez, el Consejo de Gobierno de la Diputación vizcaina adjudicó ayer las obras de construcción de las variantes de Igorre, Lekeitio, Gallarta y la segunda fase de la de Gernika, además del desdoblamiento del tramo Fátima-Ibarrekolanda del acceso a Bilbo por Enekuri, así como la demolición del viaducto de Músico Guridi dentro del proyecto de transformación de las avenidas Zumalakarregi-Maurice Ravel en bulevar.

En el caso del proyecto de Gernika, éste se conectará con la carretera de Gernika-Bermeo (BI-2235) y con la de Gernika-Lekeitio (BI-2238), así como con la primera fase de la variante -que desviaba el tráfico procedente de Zornotza (BI-635)- y a su vez con el vial de Gernika-Markina (BI-2224). Las obras se prolongarán durante 20 meses y el tronco de la infraestructura tiene una longitud de 800 metros.

La Diputación ha encargado también el acondicionamiento y ensanche de la carretera BI-2405 entre Lekeitio y Oleta, así como los trabajos de construcción del vial peatonal entre Dima e Igorre. Los nueve proyectos suponen un desembolso para las arcas forales de 97,6 millones de euros. Está previsto que las obras comiencen en mayo, coincidiendo con las comicios municipales y forales.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo