GARA > Idatzia > Non Zer

Les Imprevisibles taldeak inprobisazio ikusgarri bat egingo du ikasleekin

Les Imprevisibles taldeak eta Angeluko Cantau lizeoko ikasleek Biarrizko Bi Harri Lau Xori jaialdiari hasiera emango diote gaur. Atabaleko arkitektura «hotzari» goxotasuna emango diote artista eta ikasleek agertokitik hasita eraikinean zehar egingo duten ibilaldi artistikoaren bitartez. Arratsaldeko zazpietan, protagonista ikasleak izango dira, eta bi egunean artistekin prestatu inprobisazioa agertuko dute. Zortzietan, Les Imprevisibles-ek, hainbat artista euskaldunen laguntzarekin, «espazioa beteko du musikaren eta dantzaren bitartez», Johana Etcheverry euskal dantzariak azaldu zuenez. Atabalaren bolumen zuzenak baliatuko dituzte modernotasuna eta tradizioa elkartzeko. Imprevisibles taldeko Patriziak hau azaldu zuen: «Ikasleek tokiarekin bat egiten dutenean zer ezagut dezaketen erakusten diegu, eta, aldi berean, guregandik zer ikas dezaketen. Dena artearekin elkartuta». Batzuek musika instrumentuak jotzen dituzte; beste batzuk, berriz, «espazioa betetzen» dantzatzen dira. Bestalde, Sustrai Colina bertsolariak sumaezinari beste ukitu bat emango dio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo