GARA > Idatzia > Non Zer

Munduko Poesia Eguna dela-eta, errezitaldia antolatu dute Getxon

Munduko Poesia Eguna da gaur. Ospakizun hori dela-eta, Getxoko udal liburutegiek musika eta poesia errezitaldia antolatu dute, Orphenica Lyra taldearen eskutik. «De memorias y saudades» izeneko saioan, zenbait errezitatzailek autore portugaldarren poemak irakurriko dituzte, piano-jotzaile batek herri horretako musika piezak jotzen dituen bitartean. Saio horretan Eugenio de Andraderen, Fernando Pessoaren eta Sophia de Melloren poemak irakurriko dituzte. De Andradek ospe handia lortu zuen 1948. urtean «Las manos y los frutos» poema-bildumari esker. Bestalde, Pessoa bere herriko poeta eta idazle handienetako bat da. Bere obra luzeak zenbait nortasun hedatzen ditu; hori dela eta, horietako bakoitza oso ezberdina da besteen aldean, eta hainbat ahots, estilo eta forma erakusten ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo