Lehenengoz ospatuko da «Pamplona crece" jaialdia, lau talderekin
Hip hopak beteko du Nafarroa
Leyenda Urbana bezalako taldeekin arrakasta lortzen ari da hip hopa Iruñeko gazte jendearen artean. Horren adierazgarri, bihar gauean Atarrabiako Totem aretoan ospatuko den jaialdia, «Pamplona Crece Hip Hop 07". Bost taldek jarriko dituzte errimak, gero break dance eta graffitiari tokia uzteko. Bertako taldeak ditugu, hasiberriak eta buru-belarri lehenengo lanak plazaratu nahian dabiltzanak: En Crisis, Garrafonk, Oro Verde, Crisis Mental eta Pekaos.
Anartz BILBAO | BILBO
Atarrabiako Totem aretoak Nafarroako bost hip hop talde elkartuko ditu bihar «Pamplona Crece Hip Hop Festival 07» izenburupeko jaialdian.
Parte hartzaileen artean, Crisis Mental, Marceloren egitasmoa. Lozanorekin batera Rimas en Pie taldea sortu zuen Marcelok, eta «Esto es Real» izeneko maketa bat ekoitzi. Alta, grabaketen ondoren egindako lan eskerga plazaratzekoa zenean arazoak sortu zitzaizkion bikoteari eta bertan behera gelditu zen egitasmoa. Hori zela eta, Marcelok Crisis Mental sortu zuen bakarlari gisa, hitz ilunak eta loop finak batzen dituena, Kiyo eta SBRVk ekoiztua. Oro Verde ere talde iruindarra da. 2005ean abiatu zuten taldea Perez eta Lupenek eta hirukote bihurtu Alainekin batera. «El desierto de los lamentos» izeneko maketa eman behar zuten argitara, baina hauek ere arazoak izan zituzten, antza, eta bertan behera gelditu zen egitasmoa. Egun, bikotean ari dira, Lupenek taldea utzi baitu, eta «Enjundia» izenekoa da prestatzen ari diren lana, aurten aterako omen dutena.
Garrafonk taldea Inventario talde aitzindaritik datorren Mikeloteren egitasmo berria da, El Bardo eta Yester Mc lanetan eta Ekim Dj dituena. Taldea NAP disko etxe sortu berriarekin ari da lanean, besteak beste Leyenda Urbana (L.UR) taldearen «N-vidia» diskoa argitaratu duena.
Pekaos taldea Pekaos Kapitales izenarekin hasi zen lanean 2001ean, artean zazpikote zela. Egun, hirukote bihurtua, Mikel Montane, Pelayo Fernandez eta Adrian Villa ditu partaide. Lehenengo lan luzea prestatzen ari dira, Isusko Alzaterekin Tu Puta Madre Recordsen 7 kanta bildu zituen eta harrera ona izan zuen «Poco Margen» maketa plazaratu ostean. Jaialdiko bosgarren banda En Crisis izango da.
Festa biribiltzeko, graffiti pintaketak, break dance dantzariak eta hip hop saio irekia izango dira, aspaldi honetan musika joera hori hirian lortzen ari den hedapenaren adierazgarri.
Data: Bihar.
Lekua: Totem aretoa
(Atarrabia).
Ordua: 21.30ean.
Sarrera: 5 euro.
Taldeak: Pekaos, Oro Verde, Garrafonk, En Crisis eta Crisis Mental.
Beste ekimen batzu:
Grafittiak, break dance-a...
Recién creado, NAP Records (Nos Apostamos Pamplona), es un sello discográfico que apuesta por mostrar el, a su juicio, buen nivel que tiene el hip hop hecho en Nafarroa. Nos Apostamos Pamplona está formado por Alberto Muñoz (management y dirección), Víctor Mateo (producción y concepto gráfico) e Isusko Alzate y Mikel Montane (producción fonográfica).
El joven proyecto, que también pretende difundir los distintos aspectos del hip hop en Iruñea, ha publicado hasta el momento el primer largo de Leyenda Urbana (L.UR), «N-Vidia» (2005); «Private», de Mikelote (2005), y «11 veces 1» de Eleven O'Clock (2007).
A. BILBAO