GARA > Idatzia > Euskal Herria

2.376 kilometro korrika, etengabe eta euskararen alde

Karrantzako Kontxa auzoko plazan, 17.30ean, Korrika 15i hasiera emango diote gaur. Une batez, emozioa eta sentimena errealitatearen gainetik azalduko dira; euskararen mendebaldeko gunea, euskal emakumeari omenaldia... Karlos Santesteban idazleak lekukoa pasatu ostean, 2.375 kilometro faltako dira euskaren aldeko lasterketa helmugara iristeko, Iruñera.

Kepa PETRALANDA | BILBO

«Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari». Korrika 15eko leloak Euskal Herri osoa zeharkatuko du datozen hamaika egunetan. Ekimenaren antolatzaileek, hau da, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeko kideek, azken urtean eginiko lanak errepidera salto egingo du gaur, 17.30ean; hori da helburua, 2.376 kilometroan euskararen lekukoa euskal herritarrek eskuz esku pasatzea.

Lehenengo kilometroan Karlos Santesteban idazle karrantzarra ikusiko dugu korrika, eta bizitza zikloa irudikatzeko, ama eta alaba izango ditu ondoan, euskararen lekukoa iraganetik etorkizunera abiatzeko.

Emakumea omenduko du Korrika 15ek, «euskaraz hitz eginez egiten delako Euskal Herria», eta lan horretan euskal emakumeak izan duen garrantzia eta papera goraipatu nahi dituelako. Omenaldiak iraganeko, egungo eta etorkizuneko euskal emakume guztiak kontuan hartzen ditu. «Adin, esparru eta ideologia guztietako emakumeak, ezagunak eta ezezagunak», esaten du www.korrika.org-ek.

Era berean, gaur Karrantzako udaletxean desestaliko duten plakan agertzen den moduan, garantzitsua da 15. edizioa bertan hastea. Euskararen herria zeharkatzen duen lasterketa ezin da Euskal Herriko herri guztietan egon, eta Karrantza, hainbat arrazoirengatik, egin diren lehenengoko 14 ibilbideetan ez da agertu. «Zor historikoa» kitatuko du, beraz, gaur Korrika-k .

Arrazoi berarengatik, hainbat ekimen bultzatu dituzte karrantzarrek azken egunotan; besteren artean, Ranero mendiaren tontorrean joandako asteburuan lekukoaren irudi berarekin Karrantzako hainbat euskalzalek ipinitako postontzia.

Mendebaldetik hego-mendebalderantz abiatuko da Korrika 15. Enkarterria zeharkatu eta Araban sartuko da geroago, 23.00ak baino pixka bat lehenago. 23.39 aldera Laudiora helduko da, gero Amurriora eta Zuiara, eta lehen gaua pasatu eta gero, egunsentian, Pobes inguruan ibiliko da lekukoa.

Korrika 15ekin bat egin du Euskal Herriko gehiengo sindikalak. «Langile guztiei Korrika laguntzaile egin daitezen eskari berezia egin nahi diegu, eta bide batez gaur hasiko den Korrika 15ean parte hartzeko deia egiten diogu gizarte osoari. Euskal Herriko sindikatuen izenean, heldu lekukoari, heldu Korrikari!» esan zuten atzo Bilbon.

Leire Txakartegik (ELA), Aitziber Madrazok (LAB), Jesus Uzkudunek (CCOO), Unzalu Salterainek (EHNE), Arantza Fernandez de Garaialdek (STEE-EILAS), Josu Balmasedak (ESK) eta Esteban Munduamendiarazek (Hiru) -azken hori ezin izan zen agertu- Korrika 15eko arduradun Edurne Brouardekin eta AEK-ko arduradun Mertxe Mugikarekin batera eman zuten prentsaurrekoa Koordinakundeko egoitzan.

Korrika-ren mezuarekin bat egitera zetozela adierazi zuten: «Korrika 15ek zabaldu nahi duen mezua gure mezu legez hartzen dugu eta `Heldu!' diogula adierazi nahi dizuegu, ozen eta indartsu, izan ere». «Asko dira enpresetan garatu diren eta eskatu izan ditugun euskaratze planak, eta lan hartu-emanak euskaraz izan daitezen lanean ari gara sindikatuetan. Guretzat oso garrantzitsua da euskararen alde egiten den ekimen oro, eta Korrika-k gure aldarrikapenekin bat egiten du», adierazi zuten.

sindikatuak, alde

LAB, ELA, CCOO, EHNE, STEE-EILAS, ESK eta Hiru sindikatuetako ordezkariek atxikimendua adierazi zioten atzo Korrika 15i. «Korrika-k zabaldu nahi duen mezua gure mezu legez hartzen dugu», adierazi zuten.

Apoyos de peso, Ziberkorrika y réplicas en todo el mundo

El respaldo de la mayoría sindical de Euskal Herria a Korrika 15 la víspera de su inicio fue la prolongación de un largo listado de apoyos que se ha ido conformando en las últimas semanas y que tuvo su punto álgido en la presentación ante la sociedad de la pasada semana en la sede de Euskaltzaindia y a la que asistió un amplio elenco de representantes institucionales, políticos, culturales y sociales. Desde instituciones como Udalbiltza, Udalbide, el Gobierno de Lakua, un buen número de ayuntamientos, hasta partidos políticos como PNV, Batasuna, EA, EB, Aralar... pasando por todo tipo de entidades y colectivos sociales se han fotografiado en las últimas fechas con responsables de AEK y Korrika 15 para manifestar su compromiso con esta iniciativa popular. No obstante, los auténticos protagonistas serán las miles y miles de mujeres y hombres, niños y niñas que correrán junto al testigo.

Korrika tiene, además, réplicas en Shangai -el día 31-, así como en Barcelona, Madrid -el sábado, 24-, Roma, Argentina e Irlanda. Además, para quienes viven fuera de Euskal Herria, se puede participar en Ziberkorrika a través de internet, con imágenes virtuales. K.P.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo