Xabier Altube eta Miguel Sanchez garaile Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan
GARA | BILBO
Xabier Altube aretxabaletarra, «Aldaera#01» lanarekin, eta Miguel Sanchez murtziarra, «Ojos de color ambar» ipuinarekin, izan dira Gabriel Aresti XXIV. Ipuin Lehiaketaren irabazleak, euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan, hurrenez hurren.
Lehiaketa literario hori urtero deitzen du Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak, eta irabazle bakoitzak 3.900 euro eramango ditu.
Bestalde, Igor Arroyo iruindarrak «Jaun-andere txit agurgarriok, agur t'erdi» ipuinarekin, eta Goio Ramos bizkaitarraren «Argazkiak» lanak eskuratu dituzte euskarazko modalitateko epaimahaiak emandako akzesitak (1.950 eurokoa bakoitza); gaztelaniazko modalitatean, aldiz, Alcazar de San Juaneko (Ciudad Real) Santiago Caserok, «Consuelo» lanarekin, eta Domingo Alberto Martinez zaragozakoak, «El matarife» lanagatik, lortu dituzte akzesitak.