GARA > Idatzia > Pilota

pilota besta remonte

Pilotari ohore egingo zaio Donibane Lohizunen

GARA | DONIBANE LOHIZUNE

Euskal Herriko Pilotarien Konfederazioak (EHPK) antolatuta, Pilota Besta izeneko jaialdia egingo dute bihar eta etzi, Donibane Lohizunen. Jai horretan, herri horretako pilotalekuan dagoen Luzaz Gazte elkartearen egoitzan mahai-inguru interesgarri bat egingo dute bihar, 19.00etatik aitzin.

Hain zuzen ere, Euskal Herrian pilota modalitate gehiegi dauden edo ez eztabaidatuko dute eta ea egun existitzen diren modalitate guztiak arrakastaz jorratu ahal daitezkeen edo ez.

Larunbatari dagokionez, joko garbi, bote luzea, laxoa, paleta, eskupilota, zesta punta eta beste zenbait modalitateren partidak jokatuko dituzte. 10.00tan hasiko diren norgehiagokak Jai Alai Campos Berrin, Raveleko ezker paretan eta Bordatxo trinketean izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo