GARA > Idatzia > Gutunak

Edu, Eneko, Angel, Julen, Nagore, Idurre eta Enrike Fdz. de Pinedo Arabako Ikastolen Federazioko lankideak

Endika askatu, Endika Arabara

Asteazkenean, gure lankide den Endika Zinkunegi atxilotu zuten. Harrez gero, oso informazio gutxi iritsi zaigu bere egoeraren inguruan. Dakigun bakarra, atxilotze momentua bortitza izan zela, oso modu nabarmenean eman da, eta inkomunikazio egoeran dagoela, honek dakarrenarekin.

Korrika Txikiaren jaia zela eta ikastola jendez lepo zegoela baliatuz, ikastolan atxilotu zuten, haur guztien, gurasoen eta irakasleen aurrean.

Ikastolako eremuan indar polizialen presentzia bortitza salatu nahi dugu. Ez dugu horrelako jarrerarik onartzen gurean. Ikastolako esparruan jarrera demokratikoak baino ez ditugu onartzen, gure lana gazteenengan etorkizun oparo eta hobea zabaltzea da.

Endika lankide fina dugu, bere lana Araba osoan eta bereziki, Arabako Errioxan funtsezkoa izan da. Euskaltzale sutsua, nekaezina, gazteen zirikatzaile trebea eta euskararen aldeko militantea da. Honek guztiak, gazte zein ez hain gazte, euskararen munduan ilusio handiagoz barneratzea ekarri du. Atxilotu zuten egunean ere, Korrikaren ingurukoak antolatzen ziharduen. Bere presentzia behar-beharrezkoa dugu Araban eta Arabako Errioxan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo