GARA > Idatzia > Gutunak

Izaskun Villanueva, Arturo Fernandez, Jaime Iribarren Berriozarko Torturatuon Batzarraren izenean

Inkomunikazioa= Tortura

Gure herriko auzokidea den Joseba Lerin, beste zazpi pertsonekin batera atxilotua izan zen. Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta dago, beraz, tortura pairatzeko arrisku larrian dagoela salatu nahi dugu.

Euskal Herrian eta Berriozarren ongi ezagutzen dugu inkomunikazio garaia nola eta zertarako erabili ohi duten gure herria okupatzen duten indar polizialek. Momentu honetan, Joseba eta besteak torturatuak izan daitezke; kolpeak, mehatxuak, poltsa... Euskal herritarrekin sistematikoki erabiltzen dute tortura. Horregatik, tortura ahalbidetzen duenaren desagerpena ere behar dugu, hau da, Auzitegi Nazionalarena. Bere funtzionamenduaren bitartez, epaileen, forentseen bidez, tortura praktikatzen dela estaltzen dute, eta inpunitate osoa ematen diete beraiekin elkarlanean ibiltzen diren gorputz polizialei.

Gu torturatuak izan garen heinean, badakigu atxilotuta dagoen pertsonaren eskubideak ez direla bermatzen. Horregatik, inkomunikazio erregimenaren ezabaketa eskatzen dugu, ez duelako ez konfiantzazko abokatu, ez medikuarekin egoteko bermea ematen, ez eta familiari momentuoro jakinarazten atxilotuaren egoera.

Azkenik, deialdia egin nahi dugu, mobiliza gaitezen! Inkomunikazioaren, torturaren eta hauek erabiltzen dituztenen desagerpena lortu behar dugu!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo