GARA > Idatzia > Gutunak

Iker beristain urizarbarrena Teruelen espetxeratutako preso politikoa

Antxon bihotzean

Ia konturatu gabe beste urte bat joan zaigu, laugarrena abisatu gabe utzi gintuzunetik, laugarrena 2003ko martxoaren 31 hartatik, laugarrena kolpe latz bezain ustekabekoa jaso genuenetik. Jakin badakit ez zaitudala fisikoki gehiago ikusiko, nahiz eta kaleratzen naizen egunean nabarituko dudan benetan zure hutsunea. Hala ere, hutsunea fisikoa da bakarrik, nire bihotzean eta oroimenean baitzaude, behar du- danean laguntza ematen, eta borroka honetan aritzeko baita indarra ere.

Zauden talaia horretatik ikusi ahal izango zenuen bezala, Frantzia eta Espainia handien aurkako gerra hau ez da bukatu, nahiz eta aurrerapausoak eman ditugun, etsaiaren urduritasuna argia delarik, irabazten ari garelako eta irabaziko dugulako, lagun! Piztia urduri dago, eta horren erakusle garbia da gure herriaren aurka daraman errepresio basatia, agintari arrotz horiekin kolaboratzen duten sasi-abertzale horien laguntzaz. Hala ere, Erroma zaharrean traidoreentzat ez zegoen ordainsaririk, eta Euskal Herriak zapaltzaile autonomiko hauei merezi dutena emango diela ziur izan. Nik espetxeetako frontean borrokan jarraitzen dut, eta beste pauso bat eman dugu Autodeterminazioa eta Amnistia helburu hartuta.

Bestetik, 18/98 sumarioko epaiketa 16 hilabete luzeren ondoren bukatu da, eta agerian geratu da etsaiak errepresioaren alde egindako hautua (zu harrapatzea ezinezkotzat jo dutenez, zure aurkako inputazioetan amore eman dute, izorra daitezela!). Badakite herri honekin jai dutela, askatasunaren bidea irekia dago aspaldian, eta zure eta zurekin dauden gainontzeko burkideen laguntzaz lortuko dugu.

Asko zaindu, laguntxo, eta kontuan izan zoriontasuna, maite dugunagatik borrokatzean datzala, eta garaipena iraganari eta geroari egingo diegun oparia izango dela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo