GARA > Idatzia > Ikusmira

Aberri Egunari begira, aldaketa soziala eta nazio izaera uztartzeko premia agerian

Ohikoa denez, euskal sindikatuek bere agiriak ezagutarazi dituzte Aberri Eguna begi bistan dugulako. Ez dute aho batez hitz egin; abertzaleen oroimenean eta ibilbide politiko orokorrean itzal handia izan zuen Gernikako irudia berreskuratzeko girorik ez omen dago... Hala ere, ELAk eta LABek zabaldu dituzten agiriak irakurri besterik ez da egin behar joan den hamarkadan zabaldu zuten oinarrizko mezua gaur-gaurkoa dela jabetzeko. Are gehiago, sindikalgintzatik eta politika esparrutik abiatuta estatutismoa agortuta dagoela inoiz baino ageriago dago egun. Fase berri baten atarian, eredua agortuta dagoela berretsi dute ELAk eta LABek, bakoitzak bere aldetik, eta Nafarroan eta EAEn egiten diren politika erregionalista eta neoliberalak zorroztasunez kritikatu dituzte. Aldarrikapen soziala nazio izaerarekin uztartu, eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute. Eredu sozioekonomikoa platera ateratzeak guztiz aproposa dirudi hauteskundeak hurbiltzen ari direnez, interesen zama gero eta latzagoa baita. Edonola ere, ibilbide komuna egiteko aukera izan badago Aberri Egunean; Irundik hasi eta Hendaiara daraman bidea, hain zuzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo