GARA > Idatzia > Osasuna

Europako astea

Hutsuneen zerrenda luzea da ametsaren oztopo bakarra

Osasunak UEFAn aurrera egin nahi du, baina jokalari asko min hartuta egoteak helburua zailtzen du

Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR

Txip aldaketa Taxoaren. Gustura hartutakoa, gainera; izan ere, UEFAn lorpen polit bat egiteko ilusioa handituz baitoa kanporaketaz kanporaketa. Finalera heltzeko ametsa gero eta gertuago dago eta, aldapa gero eta gogorragoa izan arren, orain arte egindako ibilbide luzeak itxaropena bizi-bizirik edukitzea ahalbidetzen du.

Nafarrak, izan ere, baikor agertzen dira Leverkussen-go partidari begira, oso aurkari indartsua izango dutela onartu arren. «Talde handia da -esan zuen atzo Savo Milosevic-ek-, baina gogoz gaude. Dena eman behar dugu, zer edo zer historikoa lortzeko aukera baitaukagu». Aurrelaria bera ahalegin berezia egiteko prest dago, helburuak merezi baitu. Igandean itzuli zen taldera -15 minutu jokatu zituen Sevillaren aurka-; izan ere, min hartuta egon da, baina argi dauka erritmoa hartzeko astirik ez daukala. «Ordurako ondo egon behar dut», esan zuen.

Ilusio nabaria dute gorritxoek. Haien ametsak, hala ere, oztopo galanta du. Eta ez da aurkariak sortutakoa, Osasunan bertan baitago. Hutsuneen zerrenda luzea, hain zuzen ere.

Lesioekin ez du zorte onik eduki Nafarroako taldeak azkenaldian. Izan ere, lau hutsune garrantzitsu izango ditu ostegunean: Delporte, Josetxo eta bi pibote titularrak, Puñal eta Nekouman -horiek, gainera, eta batez ere lehena, luzerako-. Egoera latzagoa igandeari begira, litekeena baita Jose Angel Zigandak Josetxo berriz jokatzeko prest izatea -ostegunean hasiko da defentsa taldearekin batera lan egiten- baina Hector Font, Soldado eta Juanfran ez dira arituko. Lehena zigortuta baitago eta beste biak emate-kontratuak onartzen ez duelako.

Gero gerokokak, hala ere; gorritxoek, mementoz, Bayer-en aurkako partidan pentsatu behar baitute. Gaur egingo dute Taxoaren azken lan sarioa, bihar Alemaniara bidaiatu aurretik.

Barbarez marcó por partida doble ante el Mainz

El Bayer Leverkusen se impuso el sábado por 1-3 al que venía siendo el mejor equipo de la Bundesliga desde el parón invernal, el Mainz 05 -acumulaba seis triunfos en nueve jornadas-. El protagonista del choque fue Barbarez, que anotó dos de los tres goles de su equipo.

Capello tendrá que remodelar el centro del campo

Las sanciones a Gago y Guti -el primero vio su quinta cartulina amarilla y el segundo fue expulsado ante el Celta- obligarán a Fabio Capello a remodelar su centro del campo para recibir a Osasuna. Los sustitutos saldrán, en principio, de la terna Cassano-Robinho-Emerson.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo