GARA > Idatzia > Euskal Herria

LAB Irunen izango da Aberri Egunean, "indarrak biltzeko konpromisoa" hartuta

Konponbiderako aukeraren ateak zabalik direla iritsi da Aberri Eguna, LABek atzo Donostian azaldu zuenez, baina horretarako negoziazioari eta konpromisoei eutsi behar zaiela ohartarazi zuen. «Trantsizio nazional eta demokratikoa" egiteko premia nabarmendu zuen.

GARA

Bakea eta konponbide politikoa eskuratzeko «aukera handiak» ematen dituen unean iritsi da aurtengo Aberri Eguna, LABen arabera, baina agertoki horretara iristeko «negoziazio integraleko prozesuari eta konpromiso zehatzei ekin behar» zaiela uste du. Eta sindikatu abertzaleak «indarrak biltzeko konpromisoa» hartu nahi du, «bake eta demokrazia egoera lortzeko eta euskal nazio, libre, sozialista eta solidarioa eraikitzeko». Ideia horrekin, datorren igandeko hitzorduari begira, euskal langile guztiei dei egin die Irundik Hendaiara egingo duten martxan, 11.30ean hasita, parte har dezaten «modu bateratuan, alderdikerien gainetik».

Txutxi Ariznabarretarekin eta Garbiñe Aranbururekin batera emandako prentsaurrekoan, Rafa Diezek Aberri Egunaren atarian «nazioaren bizi-gogoa eta indarra gailendu behar» direla adierazi zuen, «aldaketa politiko eta soziala erdiesteko aukerari gogotsu» helduta. Izan ere, LAB-eko idazkari nagusiaren iritzian, «aldaketa garaia» baita egungoa. «Gizarteak berretsiko duen akordio politikoaren markoan Euskal Herri berriaren oinarriak ipiniko dituen bakea irabazteko garaia da. Trantsizio nazional eta demokratikoa beharrezkoa da, aldez aurretik mugarik ezarri gabe, euskal lurraldeetako barruko eta kanpoko errealitate juridiko-instituzionalak aldatzen joateko, konfrontazio demokratikoaren bidez eta proiektu politiko guztiak baldintza beretan direla».

Estatu espainolak oraindik gatazka gainditzeko «erabaki sendorik ez» duela hartu gaitzetsi zuen, Estatu frantsesak ez ikusiarena egitea salatu eta ezker abertzaleak egindako ekarpenak txalotu zituen. Eta honakoa gaineratu zuen: «Euskal Herria nazio moduan aitortzea eta herritarron borondatea errespeta- tzea da bakea».

aldaketa garaia

LABen esanetan, Aberri Eguna «aldaketa garaian» dator, eta aldatze horrek politikoa eta soziala izan behar du. Eta ohartarazi zuen: «Aldaketa politikoak ez dira kontzesioak».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo