GARA > Idatzia > Euskal Herria

AHTri buruzko hitzaldia eta eztabaida Elizaberrin ostiralean

GARA |

AHT trenbide berrien aurkako Elizaberriko taldeak bilkura bat antolatu du datorren apirilaren 6rako, herriko gela publikoan, arratseko zortzi eta erdietan, bertako jendearentzat bereziki. CADEko (Ingurumenaren Defentsa- rako Elkarteen Kolektiboa) presidente Victor Pachonek «Elizaberrin AHT trenbide berrien eraikitzearen ondorioak» hitzaldia emango du.

Bilkuraren beharra ikusi du Elizaberriko taldeak AHTren egitasmoaren aurka herriz herri mobilizatzea delako linea berria eraikitzea geldiarazteko era bakarra.

Elizaberriko taldeak uste du RFFk (Frantziako Burdinbide Sarea) publikoki adierazi baieztapenei kontrapuntua eman behar zaiela. Orain arte izan den herri mugimenduak ez duela erantzun positiborik izan adierazi du taldeak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo