La responsabilidad de los jóvenes frente a problemas estructurales
La pluralidad de los jóvenes refleja las diferentes formas de afrontar las problemáticas que afectan a este sector de la población. GARA ha realizado una encuesta entre organismos políticos que representan a la juventud vasca (Nuevas Generaciones, del PP, rehusó participar). Coinciden en el diagnóstico, pero difieren en el método para alcanzar su solución.
Gari MUJIKA | DONOSTIA
Alex ALBA, Gazte Abertzaleak taldeko kidea
1 Gazteongan eragiten duen errepresio estruktural bat errotu du sistemak. Gazteon garapen naturala oztopatzen duen errepresioa da. Sistemak ezarritako erritmoei jarraitzera behartuak gaude, eta gazteok ez dugu aukerarik. Gure lanketa bi ardatzen inguruan garatzen da. Batetik, gazteria suspertu nahi dugu kontzientziazioaren bidez, egoera honi aurre egiteko beharrezkoa delako; eta, bestetik, etxebizitzaren arazoa baldintzatzen duten faktoreei aurre egiteko tresna eragingarria da lan instituzionala. Gure asmoak erakundeetara eramaten ditugu Eusko Alkartasunaren bidez. Etxebizitza, behar oinarrizkoenetakoa izateaz gain, eskubide unibertsala ere bada. Eta behar soziala ezin da negozio bilakatu. Alokairuzko BOEk gizartearen etxebizitza beharra arintzen lagunduko dutelakoan gaude. Etxe hutsen jabeei isunak jartzearen alde egon arren, era berean, neurri hori ez dela eragingarria uste dugu.
2 Drogak historian bidaide izan ditugu, eta egun ere errealitate ukaezina dira. Baina orain aspektu politikoak eta kulturalak ere nahasten dira afera horretan. Gure iritziz, drogen afera gehiegi zentratu da legeztapenean. Drogen kontsumoaren apologiarik egin gabe, legeztapena neurri egokitzat dugu, betiere beste hainbat neurrirekin batera. Hala ere, esan beharrekoa da drogen kontsumismoa gizarte kontsumista honen erakusle dela. Tamalez, drogez ari garenean, gazteon aisialdiarekin erlazionaturik dauden gaiez ere ari gara. Nabaria da dauden alternatiben mugen ondorioz gertatzen dela. Alternatiba eskasiak eta drogen banalizazioak arduratzen gaituzte. Gainera, drogek eragiten duten efektu sozialak gazteriaren arduragabekeria areagotzen du. Beraz, gazteriaren askatasunaren aurkako tresna eragingarria izan daiteke. Hala, drogen erabilera arduratsua oso baliagarria izan daiteke, baina horretarako, sustantziak kalitatekoak diren bermea behar-beharrezkoa da, eta legeztatzea lagungarria izango litzateke.
3 Gaur egun, ekonomia neoliberalaren interesak lehenesten dira, eta gazteria ekonomiaren zerbitzura dagoen tresna bilakatu da. Gure ikuspuntutik, egoerak guztiz kontrakoa izan behar luke. Ekonomia gizartearen zerbitzura egon beharreko tresna da. Lan merkatua, beraz, desegokia da. Ez dio gazteriari egonkortasuna ematen, ez eta baliabide nahikoa duintasunez bizitzeko. Emakumea bazara, gainera, egoera are eta larriagoa da. Gazteria, egungo lan merkatuan, eskulan merkea eta trebatua da. Alternatibei dagokienez, ekonomia-politikaren norabidea aldatu beharra eta prekarietatearen eta langabeziaren aurkako neurriak finkatzeko premia nabaria da. Gizarte-ekonomia eredu berri bat asmatzea premiazkoa da. Lanaren banaketarako neurriak finkatzeaz gain, ekonomia emankorraren alde egin behar dugu. Egun, garraioan eta zerbitzu orokorretan oinarritutako eredua ez da bideragarria, dependentea delako. Beraz, nekez kontrolatu ahal izango dugu gure ekonomia eta kanpoko interes ekonomikoen eragina. Artean, neurri partzialak hartzeko aukera baino ez dugu izango. Eta horien artean daude legedi berri bat, lan banaketa bultzatzea, 35 orduko lan astea ezartzea, eta beste.
4 Gazteon jarrera gero eta askatzaileagoa dela uste dugu, eta hori normaltasunez bizitzeko ona dela. Normaltasunez bizitzeko eta disfrutatzeko oztopo handia da intimitaterako espazioez baliatzeko dagoen zailtasuna. Oraindik ere matxismoa hedatua dago, baita gazteon inkontzientean ere. Sexu aukeren askatasunaren aurka eta emakumea objektu bihurtzea eragiten du horrek. Hala eta guztiz ere, sexu aukeren gaineko tolerantziari dagokionez, nabarmen aurreratu da. Baina oraindik ere hainbat balio errotu gabe daude, eta bada tolerantzia eskasia sakona oraindik ere. Kultura aldaketa nabarmena gertatzen ari den arren, neskek eta mutilek haur direnetik heziketa matxista jasotzen dute. Alde horretatik, Gazte Abertzaleak taldea Bizigay taldearekin elkarlanean aritzen gara aukera sexual ezberdinekiko errespetua zabaldu nahi izan duten lan dinamikak bultzatzen. Sexualitateari dagokionez, giza eskubideak errespeta daitezen, salaketa eta kontzientziazio lan sakona egitea ere gure erronka da. Gure askatasun potentzialak txikitzen dituzten baldintza sozialek, kulturalek eta ekonomikoek errepresio mota berri bat eragiten dute. Eta errepresio hori estrukturala da, sistemak berezkoa duelako.
Ekain RICO, Secretario general de JSE-Egaz
1 Más que una dicotomía lo que hay es una injusticia de proporciones desorbitadas. Porque especular con la vivienda es una barbaridad como lo sería especular con el agua o con la harina. Nosotros denunciamos a quienes nos toman el pelo; por ejemplo, cuando Madrazo se pone a vender que gracias a su gestión los jóvenes vascos lo tenemos más fácil para emanciparnos. Lo que queremos son soluciones. Creemos que es una vergüenza que nuestro acceso a una vivienda digna y adecuada, que en teoría es un derecho constitucional, no esté asegurado. Defendemos un control exhaustivo del circuito de la «Vivienda Pública», apostamos por el fomento de una cultura de alquiler, por intruducir nuevas ayudas y mejorar las actuales, que se adopten medidas tendentes a la configuración de los jóvenes como un colectivo prioritario, que se establezcan medidas en materia de política fiscal o que haya penalizaciones fiscales a los especuladores, entre otros aspectos.
2 En primer lugar, me gustaría hacer constar que me parece un escándalo la criminalización sistemática de la juventud que algunas instituciones están llevando a cabo. Y muchas veces se manipulan los datos para presentarnos ante la sociedad como una juventud de borrachos y drogadictos. Eso no es así. Creo que la política más inteligente es aquella que promueva el consumo inteligente y con moderación. Además, muchas veces parece que las instituciones públicas están más interesadas en salvar la cara y cumplir con el expediente, que en solucionar verdaderamente esos problemas. Si de verdad quisieran acabar con esos problemas, echarían mano de propuestas como la que llevamos realizando desde JSE-Egaz para promover políticas de ocio alternativo. Y respecto a las denominadas drogas blandas, como es el caso de la marihuana, estamos claramente a favor de su legalización para el consumo terapéutico.
3 Éste es uno de los mayores escándalos a los que nos enfrentamos la juventud. El mercado laboral es un monstruo que sólo se preocupa de macrocifras, y no de las personas que hay detrás de esas cifras. Es una vergüenza y, en Euskadi, encima hay una desidia generalizada por parte del Gobierno vasco. Creo que estamos en un punto de inflexión gravísimo. No puede ser que seamos los jóvenes con mayores gastos a asumir de toda nuestra historia reciente para poder emanciparnos y que, a la vez, seamos los que menos ingresos y estabilidad laboral tenemos. Exigimos una firmeza sin fisuras en la apuesta por las instituciones por la contratación indefinida, con hechos y no con promesas, penalizando a las empresas que abusan de la contratación eventual de forma fraudulenta, evitando la indefinición en los contratos.
4 La palabra tolerancia tiene una connotación negativa. Prefiero hablar de respeto. Es evidente que la sexualidad se vive ahora con mucha más naturalidad y, sinceramente, creo que hay que reconocer al Ejecutivo de Zapatero unos cuantos logros en esta materia. Creo que la juventud sí es respetuosa con las distintas opciones sexuales y que será ya poca la gente que no asuma su sexualidad con plenitud por la presión social. Sin embargo, se debe seguir trabajando en ello.
Mattin ELORTZA, SEGIko eleduna
1 Etxebizitzaren gaia negozioa egiteko batzuen interesen arabera erabiltzen da, eta horrek sortzen du arazoa. Espekulazioa, luxua... eta antzekoak ez dira kasualitatez gertatzen. Klase burgesak ez balu negoziorik egingo, etxebizitza izateko aukera egongo litzateke eskubide hori bermatzeko. Zergatik eraikitzen dira etxeak arazoa ez bada etxeen kopurua? Zergatik eraikitzen dira luxuzko etxeak bizitzeko badira? Eredua bera jartzen dugu guk zalantzan. Alternatiba herritarrek kudeatutako eta alokairuan diren etxebizitza parke publikoak dira; hau da, negoziorik ez egiteko, inoren esku ez egotea etxebizitzen kudeaketa. Bestela, gaur egungo sistema kapitalistan beti egongo baita aukera eskubide bat negozio bilakatzeko.
2 Drogen arazoa ez dugu inolaz ere legalitatean sartzen, azken finean, inposatu zaigun legalitatea ez delako herri honek erabaki duena. Arazoa drogei ematen zaien erabilera interesatua da, eta ez drogak berak. Historikoki egon eta kontsumitu dira drogak, eta hori bere horretan ez da txarra; bakoitzak bere buruaren jabe izan behar du modu koherente eta kontziente batean nahi duena kontsumitzeko, drogak izan edo beste edozer. Arazoa ematen zaien erabilera interesatuan datza. Batetik, sistema kapitalistari gazteak drogatzea komeni zaio, jarrera errebeldea ezkutatzeko eta indibidualismoan erortzeko. Ondorioz, drogei egun ematen zaien erabilera batzuek nahi dutelako eta komeni zaielako da. Bestetik, gure ustez, garrantzi handia du Euskal Herrian drogei ematen zaien erabilera aztertzeak. Hemen, erabilera interes hori euskal gazteria errebeldea eta iraultzailea anulatzea eta deuseztatzea da. Edo norbaitek pentsatzen al du biztanleko poliziakide gehien dagoen herri honetan drogak ez direla poliziakideen eskutik pasatzen? Hau da, drogak Poliziak eta sistemak, oro har, kudeatzen ez dituztenik? Bestela, drogak kontsumitzeko daude eta kontsumo horren aldeko hautu burujabe bat da guk aldarrikatzen duguna, betiere herriak kudeatua.
3 Egungo sistema kapitalistak bultzatzen duen eredu neoliberalak hau elikatzea du helburu. Sistema honi jendeak gehiegi ez pentsatzea komeni zaio, eta bere arazoak gauza materialetara bideratzea. Eredua jartzen dugu berriro zalantzan. Egoera hau oraindik ere larriagoa da gazteengan, eta zer esanik ez gazte emakumeengan. Sistemak ahal duen guztia egiten du gizartea kontrolpean edukitzeko, eta lana ikaragarrizko bitartekoa da horretarako. Alternatiba: antolakuntza eta borroka, zalantzarik gabe. Ezin dugu onartu gutxi batzuen aberastasuna gu guztion miseria izatea eta dagozkigun eskubideak salgai jartzea. Eskubideak borrokatu eta justizian oinarritutako bestelako ereduak sortu behar dira. Guk sozialismoaren alde egiten dugu zalantza izpirik gabe.
4 Sexualitatea, orokorrean, elementu ukatua, desitxuratua, manipulatua eta jarraitua izaten da. Bizitzaren plazerez ari garenean modu zabalean egiten dugu, ezin baikara gehiegi luzatu horrekin. Hor sartzen dugu sexualitatea ere. Baina betiere modu zabalean. Zabalean, ohituarazi baikaituzte gauzak modu partzialean eta mugatuan ikustera, gaia inguratzen duten ezaugarri moral, etiko, sozial, kultural eta historikoengatik. Hori da zalantzan jarri beharko genukeen lehen zutabea. Helburua sexualitatearen kontzeptu eta praktika pertsonal eta kolektiboa gizartearen ongizaterako eta gozamenerako erabiltzea da. Egun egiten ez dena. Errotik aldatu behar dugu sexualitatearen inguruan dugun kontzeptua, eta iraultzarako ezinbesteko elementu bezala jarri.
Gonzalo CODESIDO, Representante de la Secretaría de Juventud de EB-Berdeak
1 La especulación inmobiliaria ha alcanzado cotas insospechadas de poder y de beneficio, por lo que la vivienda se ha convertido en un lujo inalcanzable. Frenar la especulación y buscar una gestión pública del suelo deben ser los principales objetivos para conseguir que la vivienda sea un derecho, no un privilegio. Debemos conseguir que la vivienda libre ceda protagonismo a la VPO, movilizar la vivienda vacía y fomentar la cultura de alquiler. A través del programa Bizigune se han movilizado desde 2003 menos del 10% de las viviendas vacías de la CAV. Además de dar facilidades al propietario que alquila, es necesario establecer un canon para el propietario que no quiere alquilar, ya que continúan existiendo miles de viviendas retenidas para especular.
2 Muchas veces, las administraciones y los medios de comunicación lanzan mensajes equivocados en relación con las drogas. Los mensajes que llegan son a menudo de prohibición, de advertencia, pero nunca de información y prevención real. Y todo el mundo sabe que la prohibición suele ser un incentivo de consumo para un joven. Además, las medidas prohibicionistas han servido para perseguir al pequeño consumidor, pero de ningún modo han sido capaces de controlar el narcotráfico a gran escala. En cuanto a los «litros», es necesario conciliar el ocio juvenil con el descanso nocturno.
3 La implantación de un modelo neoliberal cada vez más salvaje se cobra sus principales víctimas en los propios trabajadores. Entre otras cosas se ha perdido en buena medida la cultura sindical y de lucha, con lo que los grandes empresarios han conseguido campar a sus anchas. Por otra parte, las administraciones han fomentado el empleo precario y temporal a través de las ETT y similares. Han institucionalizado la precariedad poniendo parches a un conflicto que pasa por renovar los propios cimientos del sistema económico en que vivimos.
4 La tolerancia sexual acabará imponiéndose, sin duda, sobre las posturas intransigentes que han mantenido otras generaciones. Entendemos que no es tanto un problema político como un problema cultural; resulta complicado y lento crear conciencia en un Estado donde hace no demasidados años a los homosexuales se les aplicaba una Ley de Vagos y Maleantes, con cárcel y torturas incluidas. La solución pasa por tratar con normalidad la diversidad de opciones sexuales o los diversos tipos de familia. Y ésa es una tarea de todo el mundo, desde la prensa escrita y la televisión hasta las administraciones públicas y los políticos.
Peio JORAJURIA, Euskaldun Gazteriako kidea
1 Errealitatearen eta eskubideen arteko dikotomiaren jatorria biziki sinpleki etxebizitzaren prezioengatik heldu da. Azken hamarkadetako igoerek gizartearen parte zabal bati zerbaiten egiteko ahalmena kendu diote. Merkatua gutiengo baten esku gelditzen da. Botere publikoek beranta handia hartua dute, eta «merkatu librearen» legeak mantendu nahi dituztenez gero, irtenbideak ez dira arazoaren neurrikoak. Biztanleen gehiengoarengan ezin denez bakarrik eragin, gure proiektuak kolektiboki ihardukitzea proposatzen du: gizartearengana joan gara, eta 160 pertsonak sortzen ari garen sozietatean dirua sartzea lortu dugu. 180 euroko 219 parte sozial bildu ditugu. Diru horrekin mailegu bat eskatzen ahalko dugu etxe zahar bat erosteko, lau edo sei apartamentu eraiki eta gazteei prezio apalean alokatzeko. Arazoa ikusita, gure erantzuna xumea gelditzen da, baina ezarritako dimentsio kolektiboari esker, kontzientziazio efektua izatea espero dugu.
2 Udazken honetan Garapen Kontseiluak bultzatutako bilkura batzuetan parte hartu dugu. Euskal Herri 2020 programa kari bildu dituzte Iparraldeko gazte anitz, gazteriaren diagnostiko baten egiteko. Lan horretatik atera diren puntuetan, drogari buruzko kezken garapena agertzen da. Gure lurraldeetan aspaldi agertu badira ere, gaurko sentimendua da erabilera zabaltzen ari dela, eta sektore berri batzuk ukituak direla, nahiz eta orain arte babestuak izan. Barneko aldean bereziki kezkagarria da, zeren eta ez da prebentziogunerik, edo biziki guti. Lurralde batzuk ez dira egituratuak arazo horren kontra borrokatzeko. Alkoholari buruz, aldaketa sentitzen da. Garraio publiko biziki guti denez, Nafarroa Beherean gazteak autoz joaten dira besta egitera. Azken urteetako kontrolen garapen izugarriak eragina izan du.
3 Duela urtebete, gazte andanak Lehen Lan Kontratuaren aurkako mobilizazioetan parte hartu zuen. Proiektu hori ezeztatu dute. Garaipen eder bat, baina sinbolikoa gelditzen dena. Epe laburreko kontratuak, hilabeteko sari biziki ttipiak, langabezia garai luzeak... Ez da erraza lan baten atzematea, luzaz atxikitzea, eta lehen lan batekin bizitzea. Horregatik ari gara etxebizitzan lan egiten: ez baldin bada zerbait aldatzen, lan egiten duen gazte batek ez du bizi duin bat lortzen ahalko. Gazteek gure eskualdean bizi nahi dute, eta Nafarroa Beherean zailtasunak dituzte egin dituzten ikasketen mailako lanpostuak atzemateko. Berriki adierazgarria den estatistika bat agertu da: Iparraldean 8.000 pertsona daude langabezian, eta 8.000 lanpostu hutsik. Zifra guztien gainetik, beti gogoan atxiki behar da galdera hau: zein lan mota garatu nahi dugu gure eskualdean?
Iñaki OZAMIZ, EGIko Nazio Batzordeko kidea
1 Etxebizitzaren eskubidea oinarrizko eskubidea dela ulertzen dugu. Eskubidea bermatu ez ezik, etxebizitza duina eta eskuragarria ahalbidetu behar dituzte gure erakundeek. Bestetik, gainera, alokairuan jarriko diren etxebizitza sozialen eskaintza gehitu egin beharko litzateke gure ustez. Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko, etxebizitza bat lortzeko behar den informazioa eman eta jasotzea beharrezkoa da. Gazte batek etxebizitza batean bizitzeko eta horren inguruan sor daitezkeen arazo eta galdera guztiak argitzeko informazioa izan behar du eskuragarri (Gazte Bulegoen bidez, udaletxearen bidez...). Beste alde batetik, etxea erostearen alternatiba bezala, gazte-kooperatibismoa, autopromozioa eta alokairua sustatzea beharrezkoa dela uste dugu. Azkenik, kreditu-formula bereziak garatzeko, finantza-etxeen parte-hartzea garrantzitsua dela ikusten dugu.
2 Drogen aferan, prebentzioari ematen diogu lehentasuna. Tratamendua, droga erabiltzaileak bergizarteratzea eta kalteak txikitzea ahaztu gabe. Drogen kontsumoaren inguruan, gizabanakoaren askatasunaren alde egiten dugu, bizi garen gizartearen ongizatea aintzat hartuta.
3 Lan merkatua aldatzen ari da, eta horretarako, gaur egungo lan merkatuaren azterketa sakona eta errealitatean oinarritutakoa behar da; hori kontuan hartuta, formakuntza eta hezkuntza planak garatu ahal izateko. Autoenpleguaren eta izpiritu lehiatsuaren alde ere egiten dugu. Enplegu politikak sustatu behar dira, enplegurako orientazioa emanda, lanerako prestakuntza sustatuta eta enpresekin prestakuntza praktikoak eginda. Lanen kontratazioari dagokionez, laguntza eman behar zaie enpresariei lan ezegonkorra ekidin ahal izateko. Beste alde batetik, ezin dugu ahaztu gaur egun emakumeen eta gizonen langabezia tasen artean dagoen diferentzia; horregatik, ekintza positiboko planetan dauden enplegurako neurrien aldeko jarrera defendatzen dugu.
4 Oraindik asko egiteko badago ere, alde horretatik, gaur egungo gizartea orain dela urte batzuetakoa baino toleranteagoa dela esan genezake. Tolerantzia lantzeko gai horren inguruko formazioa eta informazioa sustatzen jarraitu beharko litzateke. Administrazioak gai horren gaineko informazioa sustatu beharko luke, gazteei sor dakiekeen galderei eta kezkei erantzuteko. Beste alde batetik, berriz, bikotekidearekiko, lagunekiko, familiarekiko eta irakasleekiko egunean eguneko komunikazioa funtsezkoa dela ikusten dugu gai horien inguruan sor daitezkeen zalantzak, galderak eta kezkak argitzeko.
Todos los grupos juveniles entrevistados coinciden en que la especulación inmobiliaria es uno de los detonantes de que la vivienda no sea vista como un derecho, sino como un lujo adquisitivo y un negocio fructífero que impulsa el sistema.
Respecto a las drogas, los jóvenes denuncian que las instituciones muchas veces manipulan los datos y criminalizan con ellos a la juventud. Critican las posturas prohibicionistas y apuestan por un consumo inteligente.
Al igual que la vivienda, la imposibilidad de acceder a un puesto de trabajo digno por parte de los jóvenes es visto como un «escándalo» por los grupos juveniles. Entienden que el problema estriba tanto en el sistema económico como en la gestión que se realiza.
Aunque coinciden en que sí se han dado avances de base en la visión que se tiene de la sexualidad y sobre el respeto de las opciones sexuales, también señalan que aún queda trabajo por hacer; por ejemplo, cambiar la visión integral que se tiene del sexo.