GARA > Idatzia > Gutunak

aitziber iriarte garin Eibar

Antiguotarrak aurrera!

Azken egun hauetan korapilo bat daukat barruan. Haserrea sentitzen dut, amorrua, inpotentzia, tristura... Ez daude berri onik aspaldian: euskal herritarrak atxilotuak, torturatuak, ilegalizazioaren itzala berriz eta politikariak eta tertuliano zikinak txorakeriak eta gezurrak esaten. Nazkatuta nago beraien hipokrisiaz, gezurrezko beldurrez. Axola zaien bakarra boterea, azken finean, dirua da. Eta bitartean sufrimenduak jarraitzen du... Muxu handi bat azken egunetan atxilotu eta kartzelatu dituzten guztiei eta beraien sentartekoei, bereziki antiguotarrei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo