imanol irazusta
Ibarretxeri gutuna
Hamaikagarren aldiz zu lehendakari zaren autonomia erkidegoko herritarrek torturak salatu dituzte. Galdera bat: Eusko Jaurlaritzak ez al du bere herritarrak torturatik babesteko obligaziorik? edo agian, «terrorismoa» kondenatu behar dute zuek aztertzeko torturatuak izan diren ala ez? Eskertuko nizuke beste alde batera begiratuko ez bazenu. Esan gezurti hutsak direla, edo torturatzea merezi dutela, torturatzen dituztela edo deritzozuna, baina zerbait esan, Lehendakariaren iritzia jakiteko eskubidea baitugu.