GARA > Idatzia > Gutunak

Arantxa Sanz Pasaia

Bide-ertza

Errepidean larrialdi edo aberia bat izatekotan gelditzeko guneari deitzeko arkaismoa. Gaur egun ez baitugu bide-ertzik aurkitzen Gipuzkoa eta Bizkaiko errepide nagusietan: ez A-8an, ezta N-1eko tarte luzeetan.

Aspaldiko partez, errepide hauetan gidatzerakoan nire zentzu guztiak jartzeaz gain, otoitzean jarduten dut, aurreko kotxeak edo neurea bat-batean hondatu ez daitezen, ez baitut imaginatu nahi ere honek ekar dezakeen atzetik datozen kotxeentzako arriskua. Areagotzen dudan otoitza Polloe, Aiete eta horrelako hainbeste tuneletan sartzerakoan.

Errepideen arduradunak arrisku hau ekiditeko istripu kopuru minimo baten zain ote daude?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo