GARA > Idatzia > Pilota

Berezkoen Binakakoa

Andde Kurutxarik ordezkatuko du Jean Claude Dermit

Gaur eta etzi jokatuko dituzte finalerdietako lehen bi norgehiagokak, baina finalean egon ahal izateko, gutxienez bi partida irabazi beharra izango da

Jon LEUNDA | BAIONA

Berezkoen Binakako Txapelketako finalerdietako lehen partidak jokatuko dituzte asteburuan. Hori bai, finalean izateko, gutxienez, bi norgehiagoka irabazi beharko dira.

Gaur, Pauen, 20.00etan, jokatuko dute estreinako partida, eta aldaketa nabarmen bat egongo da. Izan ere, Panpi Idiartek ez baitu Jean Claude Dermit izango atzean, min hartu baitu, eta Andde Kurutxarik ordezkatuko du gaurko partidan.

Aurrez aurre, berriz, Waltari eta Etxeto izango dituzte. Azken horiek aterako dira norgehiagoka irabazteko faborito, baina kontuz ibili beharko dute norgehiagoka irabazi nahi baldin badute, Idiart eta Kurutxari oso arriskutsuak baitira. Hori bai, gauzak ongi badoaz, hurrengo partidan Dermit jokatzeko moduan izango da.

Bigarren partida Donibane Garazin jokatuko dute etzi, 17.00etan. Bertan, Etxeberri eta Istillarte Sorhueten eta Ozafrainen aurka neurtuko dira. Azken horiek dira txapela eramateko faborito nagusiak, baita etziko partida irabazteko faboritoak ere.

Lehen partida hori irabazteak garrantzi handia izango du, bigarren partidarako presioa besteentzat geratuko baita.

Faboritoak

Waltari-Etxeto eta Sorhuet-Ozafrain dira finala jokatzeko faboritoak, baita asteburu honetan Pauen eta Donibane Garazin jokatuko diren partidak irabazteko ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo