GARA > Idatzia > Futbola

Areto futbola

Carnicer-i irabazita, MRA azken fasetik oso gertu izango da

J.L. | IRUÑEA

Ohorezko Mailan, MRA Navarrak Carnicer taldea hartuko du bihar, 18.30etik aurrera, Iruñeko Unibertsitateko Pabiloian.

Garrantzi handiko norgehiagoka izango da bientzat, biak hor baitabiltza bigarren faseko kanporaketak jokatzeko asmotan, eta hori irabazita, urrats handia egingo lukete. Hiru puntuak batzen baditu Irurtzungo taldeak, txartela ia eskuetan izango du, baina galduta ere, zaila izango da talde berdea Ligako finalerdietatik at geratzea.

Jokalariei dagokienez, Juanito izango da atea gordeko duena. Gascon osatu da, baina beste atezaina ere ongi ari da, eta hark jarraituko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo