Lourdes Agirrezabal, Ane Landeta eta Nora Zabala LAB irakaskuntza
Amesgaiztoko egunak
Orain dela egun batzuk, Endika Zinkunegi irakaslea atxilotu zuen Guardia Zibilak Oionen. Handik 5 egunetara bere irudi zigortu eta birrindua ikusi ahal izan genuen Audientzia Nazionaletik irtetzerakoan eta aske eta kargurik gabe utzi zuten...
Bere irudiak eta bere adierazpenak hunkigarriak bezain gogor eta mingarriak egin zitzaizkigun, benetako demokrazia baten alde lanean jardun dugunoi.
Gutun honen bitartez gure adiskidetasuna eta elkartasuna adierazi nahi diegu bere familia, lagun eta lankideei eta, era berean, gure salaketa gogorrena horrelako gertakariak posible egiten dituzten guztien aurka.
Euskal Herri berri bat posible delako, animo Endika!